Animatu bideko boluntarioa izatera

Bizkaiko Mendizale Federazioak GR 123 Bizkaiko Bira/Vuelta a Bizkaia mantentzeko bideko boluntario izateko inskripzio epea maiatzaren 22a arte zabaldu du.

Eskaerak bikoteka aurkeztu behar izango dira, bakarkako inskripzioak onartu arren.

Bideko boluntarioen taldekidea izateko nahitaezkoa da mendian federatua, adin nagusikoa, gidabaimena eta norberaren autoa izatea.

Bideko boluntarioen talde berrien heziketarako teoriko-praktiko ikastaroa antolatuko da hurrengo maiatzaren 27an, federazioan bertan.

Inskripzioak egiteko interesatuek, inskripzio-orriak bete behar dituzte eta federazioaren bulegora bidali, edo posta elektroniko honen bitartez egitea: voluntariadosenderosbmf@gmail.com.

Federazioaren bulegoetan bertan ere entregatu ahal da.

Kartela

Inskripzio-orria