Mendi taldeekin informazio-bilerak

BMF-FVMko Zuzendaritza-batzordea Bizkaiko klubekin bilerak egiten hasi da, azken ekimen eta datorren proiektuei buruzko informazioa emateko. Bilerak egiten ostegunean, otsailak 23, hasi dira eta bukatuko dira martxoaren 14an. Topaketa horien bidez, federazioak mendi taldeetako proposamenak eta eskaerak ere jakin nahi ditu martxan jartzeko.

Lehen bilera Lemoako Ganzabal Mendi Taldeko egoitzan izan da. Hara Nerbio Ibaizabal-Arratia eskualdeko mendi-elkarteetako ordezkariak joan dira. Bizkaiko Mendizale Federazioaren izenean Víctor Vivar presidentea joan da eta hamar klubekin elkartu da.

Batzarrak martxoaren erdialdera arte izango dira. Egutegia hau da:

Eskualdea Data Ordua Lekua Herria
Durango 27/02/2017 19:00 Txiki Otaegui, 4 bis- solairuartea Zornotza
Enkarterri 28/02/2017 19:00 Mendiko Etxea Balmaseda
Eskuinaldea 02/03/2017 19:00 Avenida Basagoiti, 69-etxabea Algorta
Urdaibai 07/03/2017 19:00 Pedro Elejalde, 8-etxabea Gernika
Orozko-Urduña 08/03/2017 19:00 Kultur-etxea Orozko
Ezkerraldea 09/03/2017 19:00 Ganguren, 6-etxabea Ortuella
Bilbo 14/03/2017 19:00  Club Deportivo Bilbao, Alameda Recalde 28 Bilbo