Izotz Eskaladako 2017ko lehen ikastaroan izena emateko irekita dago

Otsailaren 25ean eta 26an Izotz Eskaladako 2017ko lehen ikastaroa egingo da. Bizkaiko Goi-mendi Eskolak antolatutako ikastaroa Pirinioetako Canal Royan izango da. Izena emateko epea irekita dago.

Ikastaro barne ikasmateriala eta kartografia sartuta daude. Gainera irakasle batek bi ikasle baino ez ditu izango. Prezioa Bizkaiko federatuentzat 150 euro izango da. Informazio gehiago eskatzeko, helbide honetara idatz daiteke: goimendieskola@bmf-fvm.org.