BMF-FVMko Goi-mendi Eskolako 2017ko lehenengo ikastaroak

Aurreko asteburuan, urtarrilak 28 eta 29, Bizkaiko Mendizale Federazioko Goi-mendi Eskolak aurtengo ikastaroak ematen hasi da.  Alto Campooko mendigunean, 19 lagun elkartu eta jardun ziren hainbat ariketa, igoera eta material ezberdinekin trebatzen. Horrela,  kranpoien teknikak eta pioletarekin autogeldiketa lanak ikasi zituzten. Horrez gain,  Boveda mendiaren (2.067m) eta Cueto de la Horcadan (2.111m) mendiaren igoerak ere egin zituzten.

Hurrengo ikastaroak hauek izango dira:

  • Mendiko Eskia ikastaroa, otsailaren 11n eta 12an. Ikastaroan menditik segurtasunez eskiatzeko beharrezko teknikak ikasiko dira. Izena emateko epea irekita dago.
  • Izotz Eskalada ikastaroa otsailaren 25ean eta 26an. Ikasleek izotz-jauziak igoko dituzte. Ikastaro barne ikasmateriala eta kartografia sartuta daude. Izen-emate epea irekita dago.

Informazio gehiago webgunean edota posta elektronikoaren bidez.