BMF-FVMk Bidezidorren Erregistroa eguneratuko du

Bizkaiko Foru Aldundiak bidezidorrak antolatzeko hitzarmena onartu du

Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF-FVM) eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatuko dute lurralde historikoen bidezidorrak antolatzeko. Besteak beste, federazioak ardura hauek izango ditu: mendiko ibilbide labur (PR) eta ibilbide luze (GR) berriak aurre-homologatu eta homologatzeko jarduketak burutzea, bidezidorrak ikuskatu eta horien kokaguneei buruzko txostenak idaztea, Bizkaiko Bidezidorren Erregistroa eguneratzea eta mendi-ibiliak kirol, kultura eta ingurumen alorretako jarduera gisa helaraztea.

Bere aldetik, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu du bidezidorren antolamenduan eragina duten jarduerak koordinatu eta sustatzen lagundu, antolamendu hori natura babestuz eta zainduz sustatu eta finantzatzeko konpromisoa. Horretaz gain, mendiko bidezidorrek Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak bereziki zaintzen dituen natura-gune babestuak zeharkatzen dituztenean, Bizkaiko Foru Aldundiak bidezidor horiek sustatzeko konpromisoa ere badu, baimen edo lizentzia egokiak emanez edo ukatuz, hala denean.