Jordi Ponsek, FEDMEko presidenteak “Vivencias de Montaña” hitzaldia botako du

Datorren otsailean, astearte 14an, Jordi Pons (Bartzelona, 1933) alpinistak “Vivencias de Montaña” hitzaldia botako du, eta bideo bat proiektatu. FEDMEko ohorezko presidenteak erakutsiko dizkigu haren mendi-bizipenak, “herritik bidaiatzea benetako abentura zenean, eta mendiko igoerak, ausarkeria hutsa”, berak dioen bezala.

Jordi Ponsek kontatuko du nolakoak izan ziren Alpeetako ipar hormatara (Cervino, Eiger eta Walker de las Grandes Jorasses) igoerak, 1960. hamarkadan, eta handik aurrera beste igoera adierazgarri batzuk.

Vivencias de Montaña, Jordi Pons

  • Data: Otsailaren 14an
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Kirol Etxeko Areto Nagusia(Martin Barua Picaza kalea, 27. Miribilla. Bilbao)