Gorbeiako aterpek 1000 ostatu-gau baino gehiago izan du 2016an

refugio-gorbea

Mendiari eta xendazaletasunari buruzko ikastaroak emateko gune gisa sendotzen da

2016 urtean, Gorbeiako Angel Sopeña aterpeak 1.000 ostatu-gauen muga gainditu zuen, hain zuen, 1.262 lagunek gaua igaro zuten aterpean (464 gizon, 309 emakume eta 385 ume). Gainera, urtean mediari eta xendazaletasunari buruzko ikastaro asko egin ziren. Horrela, BMF-FVM Bizkaiko Mendizale Federazioak kudeatutako aterpea prestakuntza emateko gune gisa ere sendotzen da.

Maiatz eta urri hilabeteen bitartean, ehun edo lagun gehiago ostatu-gau izan ziren hilabetero, hain zuzen ere, urrian 207 lagun; irailean 153 eta abuztuan139. Era berean, beste erkidegoko klubek (adibidez, Madrilkoek edo Aragoikoek) ere aukeratu zuten Arrabako landetako aterpea gaua pasatzeko eta Gorbeiako mendigunetik eta inguruetatik ibiltzeko base gisa.

Aterpearen Batzordeko azken bileran, BMF-FVM federazioak erabaki zuen gaua igarotzeko eta mantenu erdiko prezioak eguneratzea helduentzat 2017. urterako, eta salneurri bereziak jartzea bost urte baino gaztegoentzat eta bi edo gehiago adingabeko dituzten familientzat. Azken neurri horiekin, federazioak nahi du gazte eta familien artean mendia eta mendizaletasuna bultzatu.

Erabilera anitzeko ikasgela

Halaber, 2016. urtean, mediari buruzko hainbat bilera eta ikastaro egin ziren Angel Sopeña aterpeko erabilera anitzeko ikasgelan. Besteak beste, Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatutako FEDME Xendazaletasuna ikastaroaren teknikoek praktikak egin zituzten, baita mendi-gidariek ere. Orobat, Gurutze Gorriak eta kirol-abentura enpresek ere hautatu zuten Gorbeiako aterpea bere ikastaroak emateko.

Angel Sopeña aterpeak zerbitzu hauek ditu:

  • 24 plaza bi logeletan, batean 10 eta bestean 14
  • Dutxa, ur beroa eta komunak
  • Erabilera anitzeko ikasgela, internet-konexioa eta pantaila
  • Sukaltzeko leku librea
  • Ekimenak taldeentzat, txangoak, orientazio-praktikak…
  • Gosariak, piknikak eta afariak

Azkenean, abendu-hasieratik, aterpeak desfibriladore bat du larrialdietan erabiltzeko. Euskal Herriko aterpeetako lehena da teknologia hori izatean. Gogora dezagun 2015eko abenduaren 30ean, Miguel Ángel García mendizalea Gorbeiako gailurrean hil zela.