Bizkaiko mendizaletasunaren izen bereziak liburua martxan dago

Biografías

Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF-FVM) Todos los nombres propios del montañismo de Bizkaia 1924-2017 proiektua martxan jarri du. Proiektua Jesús de la Fuentek, mendizaleak eta ikertzaileak, koordinatzen du, informazioa pilatzen urteak daramatzalako. Federazioak liburu bat argitaratuko du non Bizkaiko mendizale gailenak biltzen diren. Horretarako, klub eta mendizaleen laguntza eskatzen du.

Lan horretan Bizkaiko klubeko lagun gailenak aipatuko dira, mendiaren edota klubaren alde lan egiteagatik, haien ibilbideagatik edota hain ontasunagatik. Asmoa da lagun horiei gorazarre egitea eta, bidenabar, klubei. Proiektu hori gauzatzeko, bai klubek bai banakoek fitxa bat bete ahal dute erreseina biografikoa idazteko edota erreseina bera eskribitu. Bata edo bestea Jesús de la Fuente koordinatzaileari igorriko diote, bere posta elektronikoari: jdelafue@terra.com. Informazio horrekin argazki bat, erretratua edo aurpegia ondo bereizita, ere bidali behar da.