Gorbeiako aterpek desfibriladore bat du larrialdietan erabiltzeko

refugio-gorbeia

Euskal Herriko aterpe bateko lehenengo desfibriladorea Bizkaiko Mendizale Federazioak instalatu du

Bizkaiko Mendizale Federazioak Gorbeiako aterpean desfibriladore bat instalatu du. Euskal Herriko aterpetatik Angel Sopeña aterpea lehena da teknologia hori izatean. Horrela, pertsona bati bihotza eta arnasa gelditzen bazaizkio, aukera handiago izango bizirik irteteko. Desfibriladorea abenduaren 5etik prest dago erabiltzeko. Gogora dezagun, orain dela urte bat, mendizale bat Gorbeiako gailurrean hil zela bihotzeko arazoagatik.

Facebooken bidez, Bizkaiko Mendizale Federazioak iradokizun bat jaso zuen Arrabako aterpean desfibriladore bat jartzeko. Gainera, urtean mendizale askok Gorbeiako mendigunea ibiltzen dute eta 2016an gertakizun hau igaro zuen: pertsona batek bihotz-biriketako geldialdia Gorbeiako gailurrean izan zuen eta hil zen. Horregatik, federazioak erabaki ditu, alde batetik, Cardiaid desfibriladorea instalatzea kudeatzen duen Angel Sopeña aterpean, eta, bestetik, langileei prestakuntza ematea goiz erantzuteko larrialdietan.

Fibrilazio bentrikularraren aurkako tratamendu eraginkorra desfibrilazio elektriko goiztiarra da. Norbaiti bihotza eta arnasa gelditzen zaizkionean eman beharreko arretan ekintza batzuk goiz aplikatu behar dira, biziraupeneko katea deritzonaren barruan biltzen direnak. Aipatutako kateak lau kate-begi ditu, elkarri lotutakoak: egoeraren errekonozimendua eta berehalako alerta, bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea goiz hastea, desfibrilazio goiztiarra eta, azkenik, bizi-euskarri aurreratua minutu gutxi batzuetan.