Bizkaiko Eskalada Eskola Ligaren lehia berdinduta dago…

… batez ere nesken artean

Datorrena urtarrilaren 21an, Errekaldeko Monkada Eskalada Aretoan

Bizkaiko Eskola arteko Eskalada Ligaren bigarren jardunaldia Ballontiko Climbat aretoan jardun da abenduaren 17an. Guztira 75 eskalatzaile batu dira ohiko kategoria ezberdinetan bereiztuta: txikiak (8 urtetatik 12 urte arte), ertainak (13 urtetatik 15 urte arte) eta nagusiak (federatuta eta 16 urte baino gehiagoak). Guztiek proposatutako 20 bloke frogatzeko aukera izan dute, baita gogorrenak eta maila goreneroak ere; hau da 16. bloketik 20.ra.

Momentuz liga oso berdinduta dago, batez ere neska ertainen kategorian. Hurrengo froga urtarrilak 21ean egingo da Errekaldeko Monkada Eskalada Aretoan (Bilbo). Liga horrek elkar ezagutu, eskalada taldeen hazia ezarri eta ondo pasatzeko ditu helburu.

Harremanetan jartzeko: mendieskolakirola@bmf-fvm.org

Escalada BallontiEscalada Ballonti Escalada Ballonti Escalada Ballonti