2016-2020 Zuzendari Batzorde berria

Atzo, Azaroak 9, Bizkaiko Mendizale Federazioko Hauteskunde Batzordeak, bukatutzat eman zuen pasa den Irailaren 12an hasitako Hauteskunde Prozesua, Zuzendari Batzordea osatzeko aurkeztutako hautagaitza bakarraren izendapenaren bitartez.

Bizkaiko Mendizale Federazioko presidente berria Victor M.Vivar Moreno da. Presidente berriak esperientzia du zeregin hauetan, izan ere Presidente orde bezala aritu izan da aurreko Zuzendaritza Batzordean azken bi urteetan.

Datozen lau urteotan Federazioko interesak, klub eta mendizaleen esanetara, era boluntarioan kudeatu eta ordezkatuko dituen Zuzendaritza Batzordea honela osaturik egongo da:

  • PRESIDENTEA: Víctor M. Vivar Moreno
  • PRESIDENTEORDEA: Ricardo Hernani Pérez
  • DIRUZAINA: Dionisio Pérez Pérez
  • IDAZKARIA: Ainara Aparicio Arronategi
  • BATZARKIDEA: Ana Sesumaga González
  • BATZARKIDEA: Blanca Irene González Echevarría
  • BATZARKIDEA: José Ramón Alonso Rodrigo

Abenduan Bizkaiko Mendizale Federazioko lehen Batzar Orokorra ospatuko da, bertan, Zuzendaritza Batzordeko kide berriek eta pasa den Urriaren 5ean hautatutako Batzarkide berriek hartuko dute parte.