Nota de la BMF-FVM sobre senderos

senal-senderos

Bizkaiko Mendizale Federazioak , Bizkaiko foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzaren partetik, bidexken mantentze eta berhomologazioari buruzko diru-laguntzaen gainean, 10 hilabete eta gero erantzunik jaso ez eta gero bidalitako komunikatuaren aria, Bizkaiko bidexken sustatzaileen( udalak, ADR,patronatoak,etab) partetik jasotzen ari diren kontsulta kopuru handia dela eta, Bizkaiko Mendizale Federazioak ekintza horiek ( bidexken ikuskapena, berhomolagazioa,erregistroa,matrikulazioa,zelaiko txostenak…) aurrera eramateko aurrekonturik ez duelako, lan horiek eta horien gaineko erantzunkizun legalak bertan behera utzi dituela berresten du. Bizkaiko Mendizaleen komunitateak ezin ditu lizentzietatik jasotzen den diruarekin instituzioen betebeharrak ordaindu.

Baina Ingurumen Zuzendaritzaren behin betiko erantzuna jaso arte urte berria ailegatu arte, Bizkaiko Mendizale Federazioko Teknikoek modu “informatiboan” sustatzaileek egiten dituzten kontsulten gainean lagunduko dute, guztiei laguntza emanez.