EMF Orientazio martxa

Marcha de orientación EMF

Kartela

Datorren Urriaren 23an, EMF Orientazio martxa ospatuko da Pagomakurren, Areatzan, Lamino Kirol Klubak eta Arratia Raid taldeak antolatuta. Martxa ikusgarria izango da, Gorbeiako parke naturalean barrena dalako.

Martxaren ezaugarriak hurrengoak dira:

  • Ibilbide luzea. 4-5 ordutakoa, 17 kilometro eta 1200 metro desnibel ingurukoa.
  • Ibilbide laburra. 2-3 ordutakoa, 10 kilometro eta 600 metro ingurukoa. Familian egiteko modukoa.
  • Izen emotea: Federatua 3€ / Ez federatuak 5€.
  • Prezioan barne:
    • Mapa.
    • Martxa erdian egongo dan horniketa.
    • Martxa amaieran egongo dan parrillada.
    • Oparia.

Izen emotea eta Informazio gehiago http://www.zirkuitua.com/IzenEmate/Pages/DetallesILI.php?club=181