Bizkaiko Mendizale Federazioaren prentsa oharra xendazaletasunaren arira

Noticia en El Correo

Noticia en El Correo

Gaur gaurkoz (2016ko Urriak 10), Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumen sailaren bitartez, 2013ko Abenduaren 5ean BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAREKIN sinatutako hitzarmena luzatu gabe jarraitzen du, eta hainbat luzapen eta gero, pasa den 2016ko Urtarrilaren 31an amaitu zen. Akordio horren bitartez, alde bien arteko elkarlana egon da Bizkaiko Lurralde Historikoan, Xenda-zaletasunaren normalizazioa eta antolamenduaren betebeharrekin betetzeko asmoz, Foru eta Autonomia legediari dagokionarekin bat etorriz.

BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAK, arau eta prozeduren ikerketa egin du urte guzti hauetan, dena gidaliburu operatibo batean irudikatuz. Mendi-bideen erregistroa eguneratua mantentzen du, Mendi-bideen sustatzaileekin erlazio zuzena du 4 urterik behin lortu beharreko berhomologazioa betekizun tekniko guztiekin lortzeko, Mendi-bide berriak homologatu eta aurre-homologatzen ditu, Mendi bideen azterketa teknikoak egiten ditu ,egoerari buruzko txostenak idatziz eta Aldundiarekin informazioa bidaltzeko kanala du.

Argi dago, 3 lurraldeetako lege arauetan ageri diren Foru Aldundien diru laguntza gabe, BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAK ezin dituela betebehar hauek aurrera eraman. Ezin da gastu hau mendizale federatuen lizentzian gehitu. Kasik urte bete gastu hau gure gain hartzen ibili eta gero, jasangaitza zaigu gastu honekin jarraitzea. Bizkaiko Foru Aldundiari honen berri eman diogu zenbait idatzitan eta ekainean izandako bileran.

Urte hasieratik era bateko edo besteko erantzunik jaso ez dugunez, BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA, Mendi-bideen ikuskapen, homologazio, berhomologazio eta deshomologazio lanak eta Mendi-bideekin zerikusia duen edozein ekintza egiteari utziko dio. Lau urterik behin egin beharreko berhomologazio fasean dauden eta hainbat denbora eta diru eskaini duten 40 Mendi-bide inguruko sustatzaileei honen berri emango diegu.Era beran, honen berri emango zaie BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA osatzen duten 11.000 federatuei, lurraldeko klubei eta Euskadiko Mendizale Federazioari, Eusko Jaurlaritzako dagokion sailari honen berri eman diezaion.

Halaber, BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA, ez da erantzule egingo hirugarrenei gerta dakiokeen kalteen gainean, hitzartutako jokabideen omisioen harira, 2013ko Abenduaren 5eko Lankidetza Hitzarmeneko hirugarren klausulako 2. Puntuan ageri denez.

BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOAK asko sentitzen du egoera hau, eta azken urteetan Foru Aldundiarekin landutako elkarlan ildoa jarraitzeko bere gogoa nabarmentzen du.