Iurretako VII. Mendi Martxa

Iurretako VII Mendi MartxaZaldai Mendi Taldeak Iurretako VII. Mendi Martxa antolatuko du Irailaren 24, larunbatean.

Aurten 2 ibilbide izango dira aukeran:

  • Laburra: 14km eta +655m-ko gainbera positiboa izango du ibilbideak. Mugarraren magaletik pasatzen den ibilbilbide erraza, sailtasun teknikorik gabekoa, ume zein helduentzako aproposa.
    Iurretako plaza – San Andres – Santa Lutzi – Katazka – Marmolerako bidea Landaederra – Santa Apolonia – Iurretako plaza.
  • Luzea: 23.3km eta 1350m-ko gainbera positiboa izango du ibilbideak. Mugarraren magaletik abiatuta, Aramotz mendilerrotik igaroko da tartean Artatzagane (996m) eta Leungane (1006m) mendiak igoaz. Iurretako plaza – San Andres – Santa Lutzi – Katazka – Mugarrikolanda – Artatzagane (996m) – Leungane (1006m) – Inungane – Aramotzetik mendi zeharkaldia – Marmol –Landaederra – Santa Apolonia – Iurretako plaza.

2 Ibilbideen irteera goizeko 8:30etan izango da Iurretako plazatik. Izen ematea www.kirolprobak.com web orrian egingo da irailaren 1etik Irailaren 22 gaueko 23:00ak arte, 8 euro.

Egunean bertan izena emateko aukera egongo da, martxaren irteera baino ordu bat lehenagotik aurrera, 10 euro.

Izena ematen duten lehen 500 parte hartzaileek opari bat jasoko dute. Martxa aurretik Kafea eta pastak hartzeko aukera egongo da.

Hornidura gune solido eta likidoa egongo da Inungane eta Marmolen. Martxa bukatzean luntxa eta dutxatzeko aukera egongo da.

Ibilbidea behar bezala adierazita egongo da. Ibilbidean zehar osasun-zerbitzua egongo da.

Federatuta egotea gomendatzen da. Istripu edo ezbeharrik gertatzen bada ibilbidean zehar edo haren ondorioz, antolakuntza ez da horren erantzule izango eta parte hartzaileek ez dute kalte ordainetarako inolako eskubiderik.

Naturarekiko errespetu osoa eskatzen da.