Dirudienez, datozen asteetan, Bizkaiko 45 mendi- ibilbideek beraien desagertzeari aurre egingo diote

2015eko maiatzean, duela urte bat baino gehiago, Bizkaiko Mendi Federazioak –beste leku batzuetan egin duten bezala–, lurralde historikoko bideen gehiengoaren legez kanpokotasun egoerarekin amaitzea erabaki zuen, hots, Gipuzkoa, Asturias edo Madril bezala. Helburu horretarako eta Euskal Autonomia-Erkidegoko xendazaletasunaren gaineko indarreko legeria jarraituz, zeuden bide guztien ikuskapen-plan sakonari ekin zion kalifikatutako teknikariak erabiliz eta bideen sustatzaileei, segidako jakinarazpenen bidalketarekin hasi zen, beraien legezko betebeharrak gogoratuz, bideen mantenuko eta lau urtez behin egin beharreko birhomologazioari begira. Sustatzaile gehienak udaletxeak eta erkidegoak dira, baita baserri-garapen elkarteak ere.

Bideen % 80ak, bat eta bi hamarkada bitarte zeramaten beraien inauguraziotik homologatu gabe. Urte bat geroago 30 bideek baldintza guztiak betetzen dituzte, 40 behin betiko deskatalogatu dira interesik egon ez delako edo bere sustatzaileen aldetik dirua falta izan delako, eta azkenik 45 bideek, ekainaren 30era arte dute baldintzak betetzeko.

Beraz,litekeena –eta emandako luzapen guztiak behin eta berriro gainditu ondoren- Gorbeialdea, Barakaldo, Markina edo beste batzuk mendiko ibilbide laburrik gabe geratzea da, aldiz, Lea Artibaiko edo Urdaibaiko erkidegoak erlojuaren kontra diraute egoera hau saihesteko.

Nieve