FEDME-Bide Teknikari ikastaroa

Asteburu honetan, Maiatzaren 27-28 eta 29an, Arraba-ko aterpean, BMF–ak, FEDME eta EEAM-aren kolaborazioarekin antolatutako eta Urtarrilaren erdialdean hasitako FEDME-Bide Teknikari ikastaroaren arlo presentziala burutu da. Denbora honetan zehar, on-line formatuko arlo teorikoa eman da, ikastaroa hasi zuten 35 ikasleetik, 26k hau gaindituz.

Asteburu bizia izan da: profileko argazkiak trukatu ditugu elkar ezagutzeko, posta elektronikoak iritziak trukatzeko ere, eta foro birtualetako eztabaidak bizikidetasun oneko giroan gertatu dira.

Anfitrioiei (Yolanda/Joseba-ri, parte hartu duen irakaslea), Cáceresetik bere ezaguera anitzak eta esperientzietak guri transmititzeko etorri den Domingori, eta honaino iritsi zareten ikasle guztiei mila esker. Orain arte parte hartu duten irakasleak eta une honetatik aurrera zuen alor-ikuskapenak, zein ibilbide berrien diseinuak zuzenduko dituzten ondorengo tutoreak eta BMF-aren arduradunak zuekin gaude behar duzuen guztirako eta garaiz ibiltzeko, ez ezazue orain amore eman.

¡¡ADOREA!!!, bide asko falta arren, IT-FEDME helburutik hurbilago gaude eta.