Adingabeentzako baimena

Bizkaiko Foru-Diputazioak haurren lizentzia federatibo guztien zerrenda zigilatzeari utzi dio hauen aita/ama/tutorearen baimen egokiarekin batera ez badoaz. Zerrenda hori, geroago, Eusko Jaurlaritzari ematen zaion estamentu liburuaren parte da, eta bere onarpena funtsezkoa da EMF-aren aldetik diru-laguntzen eskaerarako. Erabaki hau, BMF-arekin zerikusirik ez du eta honekin ados ez egon arren, men egiten diogu.

Federatutako haurrentzat aipaturiko 2015eko baimenak lortu ez duten klub haiek guztiei, ahalik eta azkarren, kudeaketa egokiak egitea eskatzen diegu agertu den arazo honi irteera emateko.

2016tik aurrera baimen egokiarekin batera ez doan inongo adingabeentzako lizentzia federatiborik ez da tramitatuko.

Formularioa deskargatu.