Istripuetarako seguru medikoaren gaineko BMF-aren komunikatua

cross

Lehenik eta behin, barkamena eskatzen dizuegu atzerapenagatik, BMF-aren Zuzendaritza Batzordeak nahi izandakoa baino gehiago izan bait da, baina ezinezkoa izan zaigu epeak laburtzea. Beraz, jada Quirón-ek Bilbon zentru berria duela federatu guztiontzat komunikatzeko moduan gaude.

Bertako datuak hauek dira:
Quirón Kontsulta Zentroa, “El Tigre” Eraikina Bilbo
c/ Erribera Botika Zaharra, 23 baxua.
Telefonoa: 944 396 062

Istripurik egotekotan protokoloa hurrengo loturan zehazten dena izango da:

http://emf-fvm.org/archivos/licencias/Brokers_Folleto16-W.pdf

Lesioak larria badira zuzenean Quirón Bizkaia Osasuna Ospitalearen larrialdietara joan, Leioa-ko Unibertsitatearen ondoan kokatuta dagoen zentrua hain zuzen ere.
Lesioak ez badira larriak 944 396 062 telefonora deitu traumatologia-kontsulta Zentro berrian eskatzeko: Quirón Bilbao Kontsultak, “El Tigre” Eraikina Erribera Botika Zaharra, 23, baxua (Bilbo).

Gogoan izan, lehenik eta behin, istripurik izatekotan Broker’s-telefonora deitu behar duzuela istripuaren adierazpena burutzeko 72 orduen barru. (Estaturako 649 453 020 eta 00 34 91 393 90 30 – Asitur Estatutik kanpo gertatutako istripuetarako).