Euskal Herriko eta Bizkaiko Boulder Txapelketa 2016

EUSKAL BLOKDatorren 2016ko martxoaren 12an, larunbatean, Euskal Herriko eta Bizkaiko Boulder txapelketa burutuko da Bilboko Piugaz Eskalada gunean (Olagorta Kalea-n, 25).

Sailkatzaile Fasea aurreko urteen antzeko eran egingo da: bloke-kopuru zehatza eta haiek egiteko denbora egongo dira, hortaz 6 parte-hartzaile onenak finalera pasatuko dira. Gazteen finalean, sailkatzail-faseko sistema berari jarraituko zaio, seniorren finalak ordea, Munduko Kopa formatua izango du. Azpi-12 eta Azpi-14 kategoriak sustapen-sailkatzaileak izango dituzte eta bertatik lortuko dira behin betiko emaitzak: goizean soilik lehiatuko dira, beste kategorien formatu bera izanez.

Kategoriak

  • Senior.
  • Azpi-20.
  • Azpi-18.
  • Azpi-16.
  • Azpi14 (sustapeneko).
  • Azpi12 (sustapeneko).

Sariak

1. Sailkatua Senior Azpi 20 Azpi 18 Azpi 16 Azpi 14 Azpi 12
Gizonak 120€-ko txartel-oparia 80€-ko txartel-oparia 50€-ko txartel-oparia
Emakumeak 120€-ko txartel-oparia 80€-ko txartel-oparia 50€-ko txartel-oparia

Euskal Herriko Txapelketako Sarien Informazioa http://www.emf-fvm.org.

Programa

  • 10:00 h.: Dortsalen banaketa.
  • 11:00 h.: Flash leihaketaren hasiera.
  • 17:00 h.: Finalak.

Izen ematearen prezioa: 20,00 €

Izena emateko hemen.

Informazioa

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA – FEDERACIÓN VASCA DE MONTAÑA

Plaza Amadeo García Salazar 2, 2º

Tfno.: 945 12 43 35

01007 – GASTEIZ

E-posta: vicep@emf-fvm.com

http://www.emf-fvm.org/

Descargar cartel A3 en PDF.

Oso ohar garrantzitsuak.

  • Proba hau federatuentzat soilik da eta parte-hartzaileek aurtengo federatu-lizentzia aurkeztu beharko dute nahitaez, federatutik gabekoei ez zaie parte-hartzen utziko.
  • Izen-emateek martxoaren 10ean, ostegunean, 24:00-etan itxiko dira. data horretatik aurrera ez dira izen-emate gehiago onartuko.