EMF-ren Mendiko Eskiko XXXIX. Zeharkaldia

EGUNA: 2016ko martxoaren 6a.

TOKIA: Roya Kanala – Anayet gailurra.

2015. urtean, mendizale eta eskiatzaile askok hartu genuen parte EMFren Mendiko Eskiko XXXVIII. Zeharkaldian. Elur ugari eta kalitate onekoa izan genuen, eta, horri esker, mendiko eskiaz eta lagunarte paregabeaz gozatu ahal izan genuen. 2016ko edizioan ere, EMFren ekitaldi ofizial honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Oraingo honetan, inguru berri bat ezagutuko dugu, eta badirudi baldintzak egokiak izango direla, guztiok mendiko eskia eginez egun ederra igaro dezagun. Aurtengo ediziorako, Roya Kanala eta Anayet gailurra proposatzen dizkizuegu. Zehazki, honako ibilbide hau aukeratu dugu:

AURREIKUSITAKO IBILBIDEA

Anayet gailurrera igoera Roya Kanaletik, gandorretik O Porte-ra, eta jaitsiera Chinipres sakanatik.

Recorrido XXXIX EMF

ARAUDIA

Mendiko Eskiko Zeharkaldi honetan, urte honetako federatu-lizentzia duten mendiko eskiatzaile guztiek parte hartu ahal izango dute.

Parte-hartzaile bakoitzak, nahitaez, ondoko materiala eraman beharko du gainean irteera-puntuan:

  • Zeharkaldirako finkagailuak dituzten eskiak.
  • Itsas txakurren larruak.
  • Hortz irristezinak.
  • Pioleta eta kranpoiak.
  • ARVA eramatea gomendatzen da.

Zeharkaldia hasi aurretik materiala egiaztatuko da, eta parte-hartzaileren batek zehaztutako material guztia ez badu, ez zaio ofizialki parte hartzen utziko.

Ibilbidea behar bezala balizatuta egongo da, eta kontrolak ezarriko dira antolatzaileei beharrezkoa iruditzen zaien tokietan. Parte-hartzaile batek proba uzten badu edo beste arazoren bat sortzen bada, beharrezkoa izango da horren berri ematea kontrol-puntu horietan. Kontrol-puntuak antolatzaileekin, sendagileekin nahiz EMFren mendiko sorospen-taldearekin komunikatuta egongo dira.

Ibilbide osoan bidea ixten joango den talde bat egongo da. Antolatzaileek, kontrolen bidez, zeharkaldiaren edozein puntutan parte-hartzaileei proba uzteko gomendatzeko eskubidea izango dute.

Antolatzaileek, eguraldiaren edo elurraren egoeraren ondorioz ibilbidea aldatzeko edota proba bertan behera uzteko erabakia hartzeko eskubidea izango dute.

Antolatzaileek ez dituzte beren gain hartzen parte-hartzaileek izan ditzaketen kalteak edo hirugarrenei eragin diezazkieketenak, federatu-lizentziak estaltzen baititu kalte horiek. Ibilbidean, zenbait kontroletan eta zeharkaldiaren amaieran sendagile talde bat izango da, eta EMFren mendiko sorospen-taldearekin ere komunikatuta egongo dira etengabe.

Parte-hartzaileren batek ARAUDI honetako punturen bat betetzen ez badu, zeharkalditik kanpo geldituko da antolatzaileen erabakiz.

IZENA EMATEKO KUOTA

Parte-hartzaile bakoitzak 42,00,-€. ordaindu behar ditu; prezioan afaria, Canfranc-eko aterpeko ostatua (BEHARREZKOA DA LO EGITEKO ZAKUA ERAMATEA), gosaria eta azken bazkaria sartzen dira. Zeharkaldian parte hartuko duten guztiek opari bat ere jasoko dute.

Martxoaren 5eko (larunbata) afaria 20:00etan izango da; hurrengo eguneko gosaria, goizeko 7:00etan, eta bazkaria, zeharkaldia amaitutakoan: 2016ko martxoaren 6an, igandean, 14:30ean.

GEHIENEZ ERE 80 PERTSONAK PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE.

IZEN-EMATEAK

http://www.rockthesport.com/evento/travesadeesquiemf-2016

Azken orduko ezustekoak saihesteko, izena emateko epea martxoaren 2an, asteazkenan, amaituko da.

LAGUNKIDEAK

Parte-hartzaileekin batera doazen lagunkideek beren kabuz bilatu beharko dute ostatua