Ganerantz mendi-taldearen esker oharra

Ganerantz

Ganerantz

2015eko Abenduaren 30ean, gure Klubak ohiko Gorbeia mendiko igoerari ekin zion urteari agur esateko. Igoeran zehar eta gailurretik metro gutxira zegoela, mendizale batek konortea galdu zuen. Hasierako laguntza bidelagun batetik heldu zitzaion, gailurrean zeuden pertsonena ere jaso arte; hauek bertako haize gogor eta hotzetik babestuz. Nahiz eta arreta eta esfortzua jarri gizona berpizteko, tamalez bertan hil zen.

Ganerantz Mendi Taldetik, persona guzti haien eta Larrialdien koordinazio-langileei ere beraien laguntza eta babesa eskertu nahi diegu. Mila esker bihotz-bihotzez.

Hemendik senitartekoei ere gure doluminak bidali nahi dizkiegu. Goian bego.