Bilboko asistentzia-zentroa

crossBMFren esku zeuden gestio guztiak egin izan arren, Bilboko Asistentzia-Zentroa oraindik ezin dela erabili, federatu bizkaitar guztiei komunikatu nahi diegu. Hasierako asmoa, Zentroa Abenduaren erdialdera irekia egotea zen (aseguruaren triptikoan ere datu hauek agertzen bait dira aspaldi), baina jakinarazi digutenez, Erradiologia Unitateak ez ditu instalaziorako behar diren baimenak.

Honen inguruko berri gehiago ditugunean jakinaraziko dizuegu.