FEDME diru-laguntzak

fedme

Helburua

Klubei, Elkarteei eta FEDME-ko bazkide diren Kirol-Antolakuntza laguntzea, FEDME-ak antolatutako jardueretarako diru-laguntzen bitartez honen kide direnei zuzenduta — FEDME-ak markatutako norabidean eta indarreko araudian islatutako arauak kontutan harturik–, gure kirolaren garapena helburu dutenak.

Nork eska ditzakeen eta nola sartzen den

Klub, Elkarte eta 2015ean, gutxienez, 25 FEDME- lizentzia tramitatu eta 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen FEDME-an alta emanda dauden FEDME-ko bazkide diren Kirol-Antolakuntza guztiak onartzen dira

Baldintzak

  • Eskaera Federazio Autonomiko egokiaren bidez egin behar da.
  • Jarduera guztiek federazioan elkartutakoei soilik zuzenduta egon behar izango dute.
  • Klub bakoitzeko jarduera bakarraren aurkezpena.

Beharrezko dokumentazioa

  • FEDME-ak emandako eskaera-inprimakia, behar bezala betea eta Lehendakariak edo Klubaren Idazkari Nagusiak sinatutakoa.
  • Federazio autonomikoaren gutuna, aurkeztutako informazioaren egiatasuna akreditatuz. Jardueraren Memoria.

Ez daude barne

  • Jada diru-laguntza edo deialdiko urtean zehar FEDME-aren aldetik kolaborazio ekonomikoa jaso duten jarduera haiek.
  • Diru-laguntzaren deialdiaren datan, Klubak ezin du inongo ordainketa zorrik izan FEDME-arekin.

Memoriak eduki behar duen ezinbesteko informazioa

  • Federazioan elkartutako erabateko parte-hartzaileen kopurua.
  • Datak eta lekua.
  • Garatutako programa.
  • Xehatutako memoria ekonomikoa. (Sarrerak eta gastuak)
  • Komunikabideetan difusioa. (prentsa-txostena)
  • Ekipamendu teknikoa – eratzailea, izen-erlazioa.
  • Kirol-azpiegituretan (rokodromo-etan, aterpeetan) hobekuntzak egin izaaren kasuan, irudi egiaztatzaileak (kalifikatutako teknikari batek eginak, behar izanez gero) eta txostena memorian eranstea.
  • Homologatutako GR, PR eta SL bide sarearen mantenu lanak egin izanaren kasuan, irudi egiaztatzaileak memoriari eranstea.
  • Helburuak eta jardueraren ebaluazioa.

Dokumentazioa