Broker aseguruaren zalantzaren gaineko argibidea

brokersHainbat Klub Broker’s-ekin harremanetan jarri dira, nahiko nahasia den puntu bat argitu nahiean, Euskal Mendizale Federaziotik jasotako idazki baten gainean, hain zuzen ere. Klausula hau, istripu-polizan agertzen da eta garraio mekanikodun eski-estazioetan egiten den mendi-eski edo zeharbide zein iraupen-eskiari dagozkie. Idazki honek, argitu behar diren zalantza asko sortu dituela uste dut. Aipaturiko idazkiak horrela dio:

Iraupen-eskia balizatutako eski-estazioetan praktikatu edo erremonte mekanikoak darabiltzaten pertsonek eski alpinoa egiteko aukera izan behar dute.

Batzuek interpretatu dute, erremonte mekanikoak ez badarabiltzate, eski-aukera ez dutela kontratatu behar. Besteek, Euskal Mendi-Federazioak balizatutako eski-estazioak zergatik barne sartzen dituen galdetzen dute, jarduera hau soilik praktikatzen den iraupen-estazio gehienak balizatuta daudenean baina erremonte mekanikorik ez dute; Eta estilo honetako beste iruzkin batzuk. Ondoren puntu hau argi uztea gustatuko litzaiguke: Polizak hitzez hitz hórrela dio:

Polizaren bermeak ez dira aplikatzen istripua zeharbide, mendi edo iraupen-eskia praktikatuz produzitzen bada erremonte mekanikodun estazioetan, min hartutakoak hauek erabiltzen baditu edo ez albora utzita, eta eski alpino edo Snow-aukera kontratatu ez badu.

Balizatutako pistez jardutea soberan dagoela ulertzen dugu, polizaren testuan aurreko hauek ez direla aipatzen egiazta dezakezuenez gero. Balizatutako pistak egotea ez du ezer aldatzen, garrantzitsua, estazioak zeharbide-eskia– mendi edo iraupen eskia praktikatzeko erremonte mekanikoak baditu, hauek erabili ala ez, eski alpino edo Snow-aukera kontratatu behar dela da, estaldura izan nahi bada istripua sufrituez gero. Logikoki, erremonte mekanikodun eski-estazioren batean, zeharbide mendi edo iraupen-eskia praktikatzeko balizatutako edo balizatu gabeko pistan, eski edo Snow-eko aukera kontratatu behar da, nahiz eta erremonteak ez erabili.