Bizkaiko Mendi-klubei zuzendutako abisu oso garrantzitsua

“Lakua-k 3000 kirol-entitate kolpe batez ezabatuko ditu 2010eko dekretu batera ez moldatzeagatik” titularrarekin agertzen zen atzo prensa-idatzi gehiengoan mendizale askori arduratu duen berria.

Eusko Jaurlaritzak 15 eguneko luzapena eman die 2010eko Dekretuarekin konplitzen ez duten kiroletako entitate haiei, hots, 2012ko Ekaina baino lehen moldatu behar izan zirenak. BMF-ko Zuzendaritza-Batzordeak Lurralde Historikoko mendi klub desberdinekin mantendu dituen bilera desberdinetan bere kezka adierazi du klub batzuek aipaturiko dekretura bere estatutuak ez zituztela egokitu antzeman zuelako, beste batzuek ez zituztelako hauek erregistratu, eta beraien Zuzendaritza-Batzordeak elkarte-erregistroan eguneratzen ez zituztenak bazeudela ere ohartuz… Azkenean Lakua-k gaian esku hartu du eta aurrekaririk gabeko garbiketa egingo du.

BMF-ko web-orrian zuen eskura jartzen dugu 2015eko Azaroak 27ko EHAA, bertan, egoera honen ondoriopean dauden 3000 kluben erlazioa agertzen da eta, era zabalean, beraien egoera ez erregularizatzekotan desagertuko diren arrazoiak.

BOPV 27-11-2015