PR bide-en deshomologazio berria

Cartel senderoBizkaiko bide sarearen birhomologazio lanak amaitzeko legezko epeen aldi berria gaindituta, oraingoz, deshomologatuta geratzen diren Bizkaiko PR bideak 13 dira. Federazio honek denbora laburrean lurraldeko Diputaziora transmitituko dio aurreko hau.

Oraintsu komunikatu zen moduan, Gorbeialdea ADR-ak Federazio honetara informatu zion hurrengo bideen sustatzaile izateari uzten ziola:

  • Zeanuri-ko 3, 4, 5 eta 6a.
  • Areatza-ko 7 eta 8a.
  • Artea-ko 10a.
  • Zeberio-ko 12 eta 13a.
  • Arantzazu-ko 14a hain zuzen ere.

Udalerri hauek zeharkatzen dituzten gainerako bideak (Zeanuri-ko 1 eta 2a, Areatza-ko 9a, Zeberio-ko 11a bere sahiesbideak barne eta Dima-ko zein Otxandio-ko guztiak) dagozkien udaletxeengatik onartuak izan dira hauen sustatzaile izatera bihurtuz.

Bestalde, Lea Ibarra-mankomunitateko 141a deshomologatua izango da (adierazitako miso-ari buruzko bere interes eza-gatik), berdina gertatuko zaio Basauri-ko 18a eta Zamudio-ko 250ari (bere sustatzailea desagertu eta udaletxeak honen sustatzaile izateari ezetza eman ondoren).

BMF-ak lehen aipatutako deshomologatutako bideetatik ez igarotzea aholkatzen du.