Mendi klubeentzako dirulaguntzak

Descargar en PDF.

A.- APLIKAGARRIAK DIREN PRINTZIPIO OROKORRAK

  • Klub guztien jarduera-egutegia ezagututa, zuzentasun-printzipioa dela medio, irizpide uniformeen erabilera.
  • Mendi-jardueren sustapenari onura argiak badakarten oinarria hartuz, diruz lagungarriak izatea merezi duten jardueren identifikazioan bidezko eta irizpide koherenteen aplikazioa.
  • Dirulaguntzak dituzten jardueretan parte-hartzaileen kopuru minimoaren eskakizuna, kirolarien esku-hartze gehiena nagusituz.
  • Aurreko puntua lortzeko eta talde txiki eta itxiek diru-laguntzez etekina atera dezaten saihesten saiatzeko, jarduerak formalki jakitera eman, Klub eskatzaileen eremuan gutxienez.
  • Klub eskatzaileek diruz lagungarriak diren jarduerak zuzenki kudeatzeko beharra, beraien Zuzendaritza-Batzordeen kideen bidez,.
  • BMF-aren formatu espezifikoak erabiliz eskaera egokiaren aurkezpena.

B.- BEHAR ARAUEMAILEAK

  • BMF-aren BARNE-ARAUDIKO 4-c) ARTIKULOA:
    • Kluben jarduera egutegian BMF-aren logotipoa sartzea.
    • Baita Kluben web-orrian ere.
    • BMF-aren weberako Kluben webaren lotura.
  • BMF-aren BARNE-ARAUDIKO 4-c) ARTIKULOA:
    • Urte osokoko jardueren egutegia Federaziora bidaltzea
    • Kluben Zuzendaritza-Batzordeen eguneratutako konposizioa BMF-ra bidaltzea.
    • Sei hilabeteko aldizkakotasunarekin, egindako jardueren erlazioa.bidali parte-hartzaileen kopurua aipatuz
  • OHAR OSAGARRIAK:
    • BMF-aren diru-laguntzak jaso ahal izateko, bere bolumenagatik edo naturagatik Kluben urteroko egutegietan sartzen ez diren jarduerak, bere errealizazioa baino lehen Federazioarekin idatziz harremanetan jarri beharko dira, aurretik aipatutako baldintza berdinekin.
    • BMF-aren Barne-Araudiko 4-d) artikuluan jasotzen den bezala, atal honetan seinalatutako beharren ez betetzeak Kluben baztertzea ekartzen du laguntza edo Federazioaren diru-laguntza ekonomikoen banaketari dagokionez.

C.- DIRU-LAGUNTZEI ZUZENDUTAKO ZENBATEKOAREN MUGA

BMF-ak Klubeei zuzendutako diru-laguntza banagarrien erabateko zenbatekoa, Zuzendaritza-Batzordeak ezarritako sarreren gainean ehuneko maximoaz mugatua egongo da, adibidez, federazio-lizentzietatik, aseguru-estornuetatik, ariketa ekonomiko bakoitzaren soberakinetatik eta Federazioan Elkartutako Kirolerako diru-laguntzetatik datozenak…

D.- DIRU-LAGUNTZEN-BANAKETARAKO IRIZPIDEAK:

FEDERATUEN KOPURUAREN ARABERA

  • Klub bakoitzeko kide diren haur eta gazte-federatu bakoitzagatik 10€-ko diru-laguntza.
  • Federazioak jasotako aseguru estornuei buruzko zenbatekoen banaketa orokorra (beti ere, hauek garrantzia baldin badute).

JARDUERENGATIK

  • HAURRENAK: jardueran parte-hartzen duten federatutako haur bakoitzagatik10puntu.
    • IBILALDIAK: (gutxienez 10 parte-hartzaile): Asteburu-irteeretako parte-hartzaile bakoitzagatik 5 puntutako esleipena eta egun osoko edo egun erdiko-irteeretako parte-hartzaileengatik 4 puntutako esleipena.
    • EGONALDIAK: (gutxienez 10 parte-hartzaile): 8 egun edo gehiagoko egonaldietako parte-hartzaileagatik 8 puntuko esleipena eta 3 eta 7 egunen arteko egonaldietako parte-hartzaileengatik 6 puntuko esleipena. Egonaldiak Aterpeetan egiten diren kasu guztietako puntu gehigarri bat.
    • ARAUTUTAKO MARTXAK: Klubaren parte-hartzaile bakoitzagatik 8 puntu eta Klubarekin zerikusirik gabeko parte-hartzaile bakoitzagatik 10 puntu.
  • KULTURA-EKINTZAK ETA PROIEKZIOAK (mendiarekin erlazionatuta): 2 puntu Parte-hartzaile bakoitzagatik. Mugak:
    • Diruz lagungarriak diren jardueretan Klubaren esku-hartzea antolatzaile izatearen ordez kolaboratzaile bezala bada, puntuen % 25 ezartzen da.
    • Diru-laguntza duten jarduerari esleitzen zaion puntu-kopuru handienak ezin izango du 4.000 puntu gainditu.
  • BANAKETA-METODO-a :
    • Jarduera bakoitzagatik diru-laguntzen banaketarako, Klubek aurkezten dituzten eskaerentzat aurreko atalean esandako puntuak esleitzen dira.
    • Ondoren, Klub bakoitzari esleitutako puntu guztiak zenbatzen dira.
    • Banatuko den erabateko diru-laguntzaren zenbatekoa Klub bakoitzari esleitutako puntu-kopurura proportzionalki lotuko da.

E.- ESKAERAK:

Arau honen arabera diruz lagungarriak diren egindako jardueren eskaeren harrerarako BMF-tik jarritako epea, urtarrilaren 1etik otsailaren 15era hedatzen da urtero.

Diru-laguntzen ordainketa aipatutako ariketa ekonomikoaren kontuak Batzar Orokorrean behin onartuta egingo dira.

F.- BESTE ALDERDI BATZUK:

Jarduerengatik jasotako diru-laguntzen kapituluan ez dira ikastaroak sartzen, hauek tratamendu espezifikoa bait dute gure Federazioaren aldetik.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerek talde-argazkia duten txosten batekin joango dira. Informazio grafiko honen aukeraketa bat urtero BMF-ak Diputaziorako lantzen duen Memorian sartuko da.