Lurraldeko bide-sarearen gaurkotzea eta bide-sustatzaile berriak

HitoHomologazio-egoera zuzenean dauden lurraldeko 25 bide-sareari, eta 2015ko uda eta azaroko hilabeteen bitartean egin berri den 29 bideen deshomologazioari, hauen sustatzaileen birhomologazirako interes falta dela eta duela hamarkada bat baino gehiagotatik burutu gabe zegoena- 59 bideen birhomologazio aktiboko fasean dauden egoera gehitzen zaio.

Arrigorriaga-ko (PR BI 15 eta 16), Zaldibar-eko (73a), Amorebieta-ko (74a), Alonsotegi-ko (100 eta 101a) eta Barakaldo-ko (210 eta 211a) udalak erlojuz kontra ari dira beraien bideen egokitze lanak amaitzen, aurrekontu-sorta, baliabide eta esleitutako eta abian diren alor lanekin.

Bestalde, bere funtzioak utzi zituzten 51 bideentzat sustatzaile berriak lortu dira. Ondoren aipatzen diren sustatzaile berriek 2016ko ekainaren 30eraino (araudiak ezarritako epeetan)luzapena izango dute birhomologazio-zereginak eta bideen egokitzapena burutu ahal izateko:

  • PR-BI 1 eta 2a: Zeanuri-ko Udala (ADR Gorbeialdeako aurreko sustatzailea).
  • PR-BI 9a: Areatza-ko Udala (lehen ADR Gorbeialdea).
  • PR-BI 11a eta sahiesbideak: Zeberio-ko Udala (lehen ADR Gorbeialdea).
  • PR-BI 42 eta 46a: Dima-ko Udala (lehen ADR Gorbeialdea).
  • PR-BI 50 eta 52a: Otxandio-ko Udala (lehen ADR Gorbeialdea-rekin batera).
  • PR-BI 70a: Ermua-ko eta Mallabia-ko Udalak (lehen Debegesa).
  • PR-BI 21etik 28ra eta sahiesbideak: Markina-ko Udalarekin negoziazioetan (lehen Artibai Mendi Kluba).
  • PR-BI 140tik 149ra, 141a izan ezik: Lea Artibai-ko mankomunitatea (lehen ADR Lea Artibai).
  • PR-BI 160, 161, 163, 165, 167, 174, 176 eta 180: Urdaibai-ko Patronatua (lehen ADR Urremendi).