Urdaibai/Urremendi eta xendazaletasuna

UrdaibaiUrdaibai-ko Erreserbak, orain arte ADR Urremendi sustatzailea zen 18 PR-etatik 9 PR-en sustatzaile berri bihurtzen dela ofizialki komunikatzen dio BMF-ari. Bide hauek egoera irregularrean aurkitzen ziren 2005-2007 urteetatik. Urdaibai-k 9 bide hauen birhomologazioa ofizialki eskatu du jada eta eguneratze-prozesuari ekin dio xendazaletasun-araudiak markatzen duen epeak kontuan izanik.