Mendi-bideoen eta -argazkiena lehiaketa, Ane Rubio gogoan

Kartela

Kartela

Hirugarren urtez, Gailurra Uribarriko mendi-taldeko kideok “Ane Rubio gogoan” Mendi-bideoen eta –argazkien lehiaketa antolatu dugu.

Mendizale amateurren abenturak eta egitandiak erakustea du helburu lehiaketak. Horretarako, parte hartu nahi duenak bere mendi-jarduerak erakusten dituzten bideoak eta argazkiak bidali behar ditu mendi-taldearen helbide elektronikora (gailurra.mt@gmail.com).

Mendizaletasunaren zirrara adierazten duten argazkiak eta bideoak nahi ditugu; beraz, akzioa erakutsi behar dute ezinbestean.

Argazkiak eta bideoak ikusgai jarriko dira www.gailurra.org webgunean eta ikusleek gustuko dutenen aldeko botoa eman ahal izango dute. Beste alde batetik, epaimahai batek ere argazkiak eta bideoak baloratuko ditu eta ikusleen botoarekin batera lanik onenak aukeratu dituzte.

Lan finalistak Gailurra mendi-taldeak urterik urte antolatzen dituen Mendi Jardunaldietan proiektatuko dira eta bertan, ikusleen botoen laguntzarekin, erabakiko da zein diren lehiaketako irabazleak.

Lehiaketaren oinarri guztiak irakur daitezke mendi-taldearen webgunean.

Uda honetan ez ahaztu zure kamara eta eman zure ekintzen berri lehiaketan parte hartuz. Gainera, 1000 euro baino gehiago banatuko ditugu saritan.

Zorte on!