Eskalatzaile gazteen 1. Piriniotar Topaketa

Nafarroako Mendi-Kirol eta eskalada Federazioak, CTP-aren azken bileran egindako gonbidapen proposamenaren ondoren, Piriniotar komunitateko eskalatzaileak asteburu batean zehar Nafarroan batuko dira.

Topaketa hau Irailaren 4tik-6ra Iruñan egingo litzateke. Kirolariak Iruñeko Príncipe el Fuerte egoitzan ostatu hartuko dute bi gauez mantenu erdian. Bertatik, Iruñatik hurbil dauden bi eskalada-zonataraino autobuses joango dira, eskalatu eta gure zona onenenak ezagutzeko, hauen artean: Etxauri eta San Fausto.

Anfitrioi gisa Nafarroako Alpinismo Taldea eta Nafarroako Eskalada Selekzioko kideak izango ditugu. 3 ikastaro tekniko ere egingo dira: kirol-eskaladan hastapena, kirol-eskaladan hobetzea eta eskalada artifiziala apuntatu nahi duten kirolarientzat.

PREZIOA OSTATUA BARNE: 50 €

Mantenu erdia duen ostatua, eskalada-eskoletara joan-etorriak, jarduerak eta kamiseta oroigarria barne.

OSTATURIK GABEKO PREZIOA: 12 €

2 afari barne hartzen ditu, eskalada-eskoletara joan-etorriak (beti ere, erabilgarritasuna baldin badago, ostatua barne inskribatu direnak lehentasuna izango dute), jarduerak eta kamiseta oroigarria.

Izen-emateak www.mendizmendi.com webean egin daitezke edo gure posta elektronikoaren bitartez,.inskripzio-orri egokiaren bidez.

Anima zaitezte! Guztioi itxaroten dizuegu!