Bizkai-ko mendizaletasunaren izen bereziak 1912-2015

BiografíasBMF-ak proiektu berria hasi du: Bizkai-ko lurralde historikoan mendizaletasunaren historia eraikitzen lagundu izan duten eta gaur egun ari diren pertsona haien guztien izen bereziekin osatutako lan bat editatzea hain zuzen ere.

Aipaturiko lana, jada antzeko informazioa bilduz urteak daraman Jesús de la Fuente mendizale eta ikertzaile ezagunak koordinatuko du.

Helburu horretarako, Bizkai-ko klub guztien kolaborazioa eskatzen da, zein bere biografiak edo erretratu batekin lagundutako aipamen laburrak igorri nahi dizkiguten pertsona partikularren laguntza ere.

Ez du axola mendizalearen historiaren luzera edo honek duen palmaresa, edo bertako mendi-klub baten antolaketarako bere bizitza eskaini dioten pertsonak badira. Guztiak lan-omenaldi honetan jasoak izatea merezi dute.

Lan hau emankorra izateko, klubak tartean sar daitezela behar dugu eta ibilbidea, zein klub bererako bere ekarpena edo mendizaletasunagatik oro har kontuan hartuta nabarmenak diren pertsonen biografiak edo aipamenak bidaltzea eskatzen diegu.

Pertsonaia bakoitza bere argazkiarekin – ahal bada indibiduala-, aurpegia ezin hobeto bereizi behar zaio.

Pertsonaia bakoitzan sar daitezkeen datuak ondoko hauek dira:

Jaiotza, heriotza (gertatu izan balitz) klub baten Zuzendaritza-Batzordean edukitako karguak, Federazioan izandako karguak eta antzeko beste erakunde batzuetan, jarduera nabariak, praktikatutako mendizaletasun-modalitateak, mendi-idazkiak eta non argitaratu diren, mendizale balentria bereziak izan baditu, lan aipagarriak berezko klubean bere dedikazio eta denbora jarraitutasunagatik, kirol-arrakastak, berezko klubaren, udalaren edo lurraldearen esker onak egongo balira, omenaldiak egongo balira, artikuluetan, liburuxketan, plano, mendi deskribapen, bide edo liburuetan… egindako kolaborazioak.

Klub bakoitzaren pertsonaia goratzeagatik egindako ahaleginak berezko klubaren eta bizkaiko mendizaletasunaren onerako izango da. Ez ezazue pertsonaiarik bazter, bere izena ez delako ezagutzen. Gizon eta emakume ugari egon dira, eta daude, klubetan denbora luzez kolaboratzen, eta beraien lan emankor hau esistituko ez balitz, kluba ere desagertuko litzateke. Pertsonaia langile eta apal asko, bere lan emankorra zein isilaren bidez, gure kirolaren bizitzaren faktoreak izan dira. Iluntasunetik atera behar ditugu, ezagutzera emateko eta bere ekarpen baliotsua eskertzeko. Guzti hau, izen ezagunenez gain.

Ondoren pertsonaien aipamenak Proiektuko Koordinatzaileari igor diezazkiokeen nola presta deaitezkeen 5 adibide adierazten dira eta:

Jesús de la Fuente Asueta + (argazkia)

1941.10.16an Jaioa

Ikastetxearen ibilaldiekin hasi zen mendian, 1959an, Bilboko Luises klubaren parte izatera pasatu zen, Bilboko klub enblematikoenak, Aldatz Gora-k, egoitza zuen tokira, hain zuezen ere. 1970an Bilbao Klub Alpino-n alta eman zuen, bere su-bataioa Bailén kaleko klubaren jarduera biziko urteetan izan zuen. 1974an mendeurrena izatea han lortu zuen. Ikastaro ofizialak egin zituen Enam-en: Mendizaletasunean Hastapena, Neguko Teknika eta eskalada, El Plumas eta Tellería bezalako zuzendariekin. Besga historikoaren orientazio ikaslea. Juan Villa-ren eskalada laguna, 1970-3an Europako Pikoetan lehen izaten hainbat alditan lortu zuenarekin. Hasieretan eskia praktikatu zuen Lunada-n. espeleologian ere hasi zen. Bizikleta pertsonala zerabilen mendira igotzeko, kirol hau hemen ezagutzen ez zenean, beharbada mendi-espezialitate berri honetako lehenetakoa izanez, 1988an Europako Pikoetako Bihotz Sakratuaren tontorra lehena bizikletan igoz. 1974,5 eta 76an FEM-aren lehen Mendi Erreskate Nazio-Ikastaroetan parte hartu zuen.

1973an Euskadiko Gurutze Gorriaren Konpainia Alpetarraren abiarazlea. 1988,9an Medikuntzako eta Mendi-Sorospeneko Estatuko Jardunaldietan parte hartu zuen. 1988,9eta 90 an Pirinioetako Lan Komunitatearen kidea. Euskadin, Kantabrian, Asturiasen eta Madrilen mendiko segurtasuna, mendi-orientazio, historia eta Orienteering (1986an Euskadin eta Nafarroan sartu zuen kirola) buruzko ikastaroak eta hitzaldi ugari eman ditu. 1991an Orienteering-en espezializatutako COBI klubaren kofundatzailea eta ohore-lehendakaria dena. Ángel Sopeña-ren, Sabin Apraiz-en, Antonio Ferrer-en eta Shebe Peña-ren material historikoen oinordekoa. Euskal Federazioaren lehendakarien batzordeetako kolaboratzailea: Iriondo, Bandres, Maiz, Antón García Albisu. Bizkaitarren: Garcia Albisu Pradera, Alonso, Muguerza. Katazka-ko, Gazetako eta Egineko Leizeetako gizakiari buruzko artikulu argitaragabeak argitaratu ditu, baita Euskal prentsan orokorrean eta Pyrenaica ere artikulu ugari idatzi izan ditu. Euskal Herriko artxibo historikoa mantentzen du, horregatik historialari lokal guztiek maiz kontsultatzen diote. 1975-76an Bizkaiko Mendi Federazioaren lehendakaria. Pyrenaica aldizkaria federatuarekin elkartuta joatearen defendatzailea, honen desagerpena ekiditzeko eta euskal mendizaletasunaren informazio historiko aberatsa ez galtzeko. Tabira Gallarraga, Torrelavega Kirol-Elkartea, MIES, CODEMA eta Euskal eta Bizkaiko Federazioagatik omendua. 1940aren ondoren Federazioaren berreraikitzailea izandako Sopeña-ri buruzko liburuaren idazlea. Anton Garcia Albisu-rekin batera, Bizkaiko Federazioak editatutako “GORBEA” eta “Sabin Apraiz-en krokisak eta marrazkiak” liburuen koordinatzailea eta egilea.

  • 1976 Kirol-Instalazio eta Kirol-Eskolen ikastaroa
  • 1977 Bizkaiko Gorputz-Hezkuntzako eta Kirolen Probintzia-Ordezkaritzaren Kirol-Buruen VII. Probintzia-ikastaroa
  • 1986 FEM-aren 1.Graduko Orientazio Monitorea.
  • 1987 Randonnées Pyrénéennes-en Frantziar-Espainiako I. Topaketa
  • 1991 Gorputz-Hezkuntzako irakasle eta lizentziadunen Ikastetxe Ofizialaren Batzorde Orokorraren orientazio-kirolen monitorea.
  • 1991 Natura-Parkeen Europako Mintegia.
  • 1995 A.E.C.O-ren I. Kartografia Mintegia.
  • 1995 Espainiako Orientazio II. Lehiaketan lehen postuan sailkatuta (beteranoen kategorian)
  • 1997 Espainiako Oinarri-Teknikari Eskolaren I. Oinarri Teknikari Ikastaroa.
  • 2002 Espainiako Orientazio-Teknikari Eskolaren Orientazioko II. mailako teknikaria
  • 2005 Asfedebi-ko Kirol Federatuen Kongresuan Federazioaren ordezkaria

Juan Ramón González Sojo (Ramontxa) + (argazkia)

1919an jaiota 2001.12.5 -ean zenduta

Bilbao Alpino Klubean hasi eta gero Padura-ko kofundatzailea izan zen, 1951 eta 1972an bertako lehendakaria izanik, 1956an mendeurrena, 1961an FEM-eko brontzezko domina jaso zuen, 1936ko ekainean El Fraile tontorra eskalatu zuen eta 1954an Naranjo-a.

Armonika jo eta mendizale-kantak ezagutzen zituen mendizale gutxienetariko bat.

Euskal-Nafar Mendi-Federazioaren Euskara|Euskalduna aterpe komisioaren kidea. Padura-k 1989an urre intsigniarekin omendua, 1996ra arte zuzendaria izaten jarraitu zuen kluba hain zuzen ere.

Pyrenaica-n 1962 eta 66 urteetan idatzi zuen

Adiskidetasun-modeloa eta mendira eta bere klubari dena eman izan ziona.

Xabier Zengotitabengoa Urizar + (argazkia)

1931. 4. 14 -an Jaiota

Tabira Klub Alpinoaren beteranoa eta 1976ko mendeurrena.

Katazka aldizkarian idatzi zuen Xabier eta XZ izengoitiekin.

Bere mendi-kantikengatik eta gazteekiko etengabeko jardueragatik oso estimatuta.

Enrique Uriarte Humaran + (argazkia)

1888.11. 25-an Jaiota eta 1973.6. 2-an zenduta

Pirinioetan egoitza duen Euskal Federazioaren Mataire Klub bereziaren bide-ingeniaria, Hidroelektrika Iberiarra-ren zuzendaria, Athletic-eko 155.bazkidea, 1926ko lehiaketetako zilarreko domina. 1926an Bandres eta Salcedo-rekin Mont Blanc igo zuen lehen euskalduna. Pirinio eta Teide-ko espezialista. Argazkilaria.

José Heras Andrés + (argazkia)

23.10.1925-a Jaiota

1973tik 1992ra Bancaya Klubaren zuzendaria, 1993tik 2007ra Goigain klub berriaren zuzendaria eta 2000tik 2004ra bertako lehendakaria.

Hiru aldiz mendeurrena, 2007an Bizkaiko Federaziotik omendua klubean zuzendaritza-batzordean egindako bere lanagatik eta Federazioaren bilera guztietara joateagatik zein klubaren irteerez arduratzeagatik ere.

¡¡ PARTE HARTZERA ANIMATU ZAITEZTE: KLUBAK, PERTSONAK, SENIDEAK, LAGUNAK !!!

Posta elektronikoa: jdelafue@terra.com