Mendiko Orientazio jardunaldiak

brujula

Mendiko Orientazio jardunaldi batzuetara  deitzen zaituztegu, bertan, mendiko mapa ohikoenekin lan egingo dugu, hau da, Mapa-Topografiko Nazionalekin 1/25000 eskaladunak. Jardunaldi hauek gehienez 45 ikasle-kopuruarentzat dira eta ondoren agertzen den bezala izango da:

  • Teorikoa: Larunbatetan, 09:00 -etatik 14:00 –ra.
  • Praktika: Igandeetan, 09:00 -etatik 13:30 –ra.

Proposamena hurrengo zonetan izango da:

  • Eskuinaldea: Ekainaren 13an teoria Derio-ko Kultur Birika-n (Anboto Plaza 5. – zbk) eta Ekainaren 14an, praktika Barazar-ren (Saldropo Gorbeia).
  • Bilbo, Ezkerraldea, Enkarterri: Uztailaren 18an teoria Miribilla-n (Martin Barua Picaza 27.zbkia) eta Uztailaren 19an, Barazar-ren (Saldropo Gorbeia).
  • Durango eta Urdaibai: Azaroaren 14an  teoria Gernika-n (Elai Alai Aretoa, Kulutr Etxearen ondoan, Foru Plaza) eta Azaroaren 15ean praktika Barazar-ren ( (Saldropo Gorbeia).
  • Nerbioi Ibaizabal eta Arratia: Abenduaren 12an teoria Galdakao-n (Ganguren Mendia, errepidea BI 3732 km, 11,5) eta Abenduaren 13an praktika Barazar-ren  (Saldropo Gorbeia).

Post-data:

Asistentziari dagokionez , beste zona bat aukeratzea posible izango da, baina norberaren klubaren bidez apuntatzea beharrezkoa izango da, eta Federazioari komunikatu behar izango dio gutxienez hasiera-data baino 10 egun aurretik (info@bmf-fvm.org), beharrezko materiala aurreikusteko asmoz eta ikasle-kopurua maximoa zona bakoitzean koordinatzeko ere.

Posta oroigarri bat bidaliko dugu aurreko hilabetean, Azaroan eta Abenduan dagokien zonei.

IKASTAROKOAREN ESKEMA OROKORRA

  • Oinarrizko printzipioak: Geometria-sinpleak.
  • Zalantza metodikoaren erabilera.
  • Akatsak ezabatzeko arduratsua izatea.
  • Iparrorratza eta bere osagaiak.
  • Graduazioak.
  • Norabideak hartzea.
  • Lurra eta bere irudikapenak.
  • Mapa.
  • Zenbakizko eskalak eta eskala grafikoak.
  • Luzera eta latitudea.
  • Deklinabidea eta konbergentzia.
  • Planimetria eta altimetria.
  • Iparrak.
  • Norabidea, azimut-a, orientazioa.
  • Ibilbidea prestatzea.
  • Orientazio-martxarako prestatzea

Parte-hartzaile guztiek Orientazio-ikastarora ekarri behar dituzten materialak:

IPARRORRATZA: Lehen unetik izan behar da, harekin praktikatzeko.

  • Baduzu: Duzuna aprobetxa dezakegu.
  • Ez baduzu: Iparrorratz lau gardena erosi.

SILVA, SUUNTO, RECTA marketakoa ahal bada. Hauek bermea eta kalitate-kontrola pasatu dute.

Ez ezazue gehigarriekin erosi, ispilu, klinometroak, etab. bezala. Tamaina aldetik, luzeran 12 ztm baino gehiago ez izatea hobe da. Inongo burbuilarik ez duela arreta berezia jarri eta iparrorratza inguratzen duen kapsula mugikorrak, ez dezala egin errazki, norabidea jartzen duzunean, hau urratze sinple batekin gal ez dadin.

AZKEN OHARRAK: Etxean askotako iparrorratzak izatekotan, guztiak ekar ditzazkezu, modelo bakoitzaren abantailen eta desabantailen inguruko azalpenak eman diezazkizuken.
Ikasleak oharrak hartzeko papera/medioa ekarriko du, nolanahi ere, oso garrantzitsua zaio ariketak egiteko.

Papererako euskarri bat, edonoiz non sostengatu ahal izateko komenigarria bait da.