Kosta Trail 10.urtea

Forum Sport-ek, Salomon-ek eta Laboral Kutxa-k babestutako Kosta Trail-ak bere hamargarren urteurrena ospatuko du Sopela-n datorren maiatzaren 14an, momentuko nazioarteko atleta onenetako batzuekin. Hau ospatzeko, Salomon Etixx Team-aren sei lasterkarik, Kosta Trail-a igarotzen den ibilbideko tarte bat probatuko dute, Forum Sport-ek eta Suunto-k batera antolatutako Forum Sport SuuntoTraining. Camp entrenamendu-egunaren bitartez.
Kosta Trail

Kosta Trail-aren 10 urte

Maiatzaren 14an arratsaldeko 17:00-etan Kosta Trail-aren antolatzaileek eta Salomon Etixx Team-aren lasterkariek, kirol-hitzordu aitzindari honetako hamar urteen gaineko balantzea egingo dute, urtetik-urtera eboluzionatu duen itsaso mailan igarotzen den lehen mendi lasterketa izateagatik.

Kosta Trail-ak, Uribe Kosta-ko labarrak, hondartzak eta basoak zeharkatzen ditu urte bakoitzean parte-hartzaileak gehituz. Hain da horrela, 10. edizio honetan, Lasterketa modalitaterako (30 kilometrotarako) izen-emateak 72 ordu baino gutxiagotan agortu zirela.

Hasieratik, Kirol-ekitaldi solidarioa izan da eta bere historian zehar era aktiboan kausa desberdinekin lagundu du. Urte honetan zehazki bildutako parte bat (ASVIDIA) Bizkaiko Diabetes Elkartea-ri zuzenduta joango da.

Kosta-Traila, bere erakargarritasun paisajistiko eta lur aniztasunagatik bereizten da (asfalto, belar, hondar eta haitzak) publiko-mota guztientzako diseinatuta dago, horregatik hiru modalitaterekin kontatzen du: Lasterketa (30 km), Mendi Martxa (20km) eta Famili-Martxa (10 km). Martxa zein lasterketei buruzko informazio guztia www.kostatrail.com-en dago, bertan gainera probaren gaineko berri guztiak, beste lasterkariekin elkar eragin, aholkuak eta entrenamenduen gaineko gomendioak jaso, etab. aurki dezakezue.

Suunto Training Camp

Hamargarren urteurrenaren aurkezpenaren ondoren Forum Sport Suunto Trainning Camp-a hasiko da. Camp-ak iraungo duen 2 ordu eta 30 minututan zehar, parte-hartzaileek entrenamendua eta Salomon Etixx Team-aren atleta profesionaleen esperientziak partekatuko dituzte. AMBIT3 SPORT eta AMBIT-a 3 PEAK pultsometroen prestazioak eta funtzionamendua gertutik ezagutzeaz gain, parte-hartzaileak Kosta Trail-aren ibilbidearen parte batetik zehar ibiliko dira, Movescount.com-en entrenamenduaren ondoko analisia egiteko.

30 lasterkari amateur eta nazioarteko 6 atleta ibilbidea egiteko arduradunak izango dira. Entrenamendu berezi honetara joango diren lasterkarien artean nazioarteko Trail Running-aren munduan atleta entzutetsu onenetako batzuk aurkitzen dira; Iker Karrera, Oihana Kortazar eta Leire Fernández euskal lasterkariak, Laure Orgué katalana eta Pablo Villa eta Miguel Heras gaztelar-leondarrak.

Salomon kamiseta teknikoa opari bezala jasoko duten 30 parte-hartzaileek, maila desberdinetan entrenatu ahal izango dute bere prestakuntza fisikoaren arabera: hastapena, erdia eta aurreratua. Forum Sport Suunto Training Camp-ak, entrenamendu-maila desberdinetara moldatuz esperientzia honi errendimendu handiena ateratzea baimentzen du.

Berrespenetarako eta informazio gehiago jasotzeko kontaktua:

Andrea Gorostiaga
Tel: 94 413 20 68619 92 20 40
agorostiaga@atrevia.com