Deporte escolar / Ikasurteko amaiera

Foto de grupo

Foto de grupo

Pasa den maiatzak 17 aurtengo ikasturteari amaiera ematen dion ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuena ospatu genuen Gernikan. Egun horretan 900 bat lagun batu ginen. Goizean, Kosnoaga inguruko mendi-martxa eder batekin hasi ginen. Euri artean hasi arren, giro aparta nabari zen eta Urdaibai Biosferaren Erreserbako ikuspegi eta paraje ederretaz gozatu genuen. Menditik jaistean, guztiontzako edari eta hamaiketakoak, rokodromoa, slackline tailerra eta orientzaio tailerrak egon ziren. Azkenean denok espero genuen opari banaketa eta azken agurrak bizi izan genituen.

Entrega de premios

Entrega de premios

Benetan atsegina da horrelako egun batean aspaldiko lagunak ikusi eta jai-giro batean ikasturteari amaiera ematea. Oraindik jarduera batzuk eta asteburuko egonaldiak ospatzeke dauzkagun arren, datorren ikasturtera arte agurtzen zaituztegu. Eskerrik asko benetan, argi izan zuek guztiok gabe hau guztia ezinezkoa litekeela.