2014-2015 denboraldiko Eskola Kiroleko diru-laguntza

Honekin batera diru-laguntza eskabidea betetzeko eta aurkezteko jarraibideak bidaltzen dizkizuegu. 2014-2015 denboraldiko Eskola Kirola programaren barruko lehiaketa jardueretan parte hartu duten erakunde guztientzat dira jarraibide horiek.

Aurten, berritasun gisa, ikastetxe guztiei zein Heziki hezkuntza-jardueran parte hartu duten erakundeei zuzendutako diru-laguntzak ere sartu dira.

Laguntza ekonomikoen funtsezko oinarriak hauek dira:

  1. PARTE HARTZEA: Eskola Kirola programan parte hartzen duten neska-mutilen kopurua. JARDUERAREN PROTAGONISTAK.
  2. PRESTAKUNTZA: Ekipoak eta/edo kirol entitateak zuzentzen dituzten pertsonen gaitasuna (entrenatzaileak, arduradunak…)
    KUDEAKETA AURRERATUA: Eskola-kiroleko proiektua, zuzen definituta izatea Eskola Kirola proiektuan parte hartzen duen erakunde batek zer egiten duen, zertarako eta nola.
  3. 3K: Prestakuntzaz eta kudeaketa hobetzeko sistemez arduratzea, bikaintasunarekin konpromisoa duten erakundeei laguntzeko.

Pausuak

  1. JARRAIBIDEAK 2014-2015.pdf dokumentua ireki.
  2. Beharrezko dokumentazioa bete.
  3. Rekalde zumarkalea, 30-1 BILBO Kirol Zerbitzuan aurkeztu. Astelehenetik ostiralera 8,30etatik a 13,30era. Maiatzaren 11tik 29ra.

Eskertuko genizueke dokumentazioa ahalik eta kontu handienarekin beteko bazenute. Zerbait argitu gura baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan 9440687828777-8541 telefonoetan, edo eskola.kirola@bizkaia.net helbidean.

Dokumentazioa