Kataluniako Mendi-Federazioak elkarrekikotasun-hitzarmenari uko egiten dio mendi-aterpeen erabileran

Kataluniako Mendi-Federazioak elkarrekikotasun-hitzarmenari uko egiten dio mendi-aterpeen erabileran

FEDME-k, Kataluniako aterpeetako jabeek mendi-aterpeen erabilerako Elkarrekikotasun Hitzarmenean barne egoteari uko egiten diotela informatzen gaitu.

FEDME-k bere komunikatuan transmititzen duenez: “Gure federazio-ehunaren parte diren Federazio autonomiko zein, klub eta mendizaleen arteko kolaborazioak orain arte zuzendu izan duen oinarrizko solidaritatea erasotzen duen egoera hau sentitzen dugu”.

Elkarte hauei, elkarte-fundatzaileak deitzen zaie eta akordio honen bitartez, berezko antolaketaren kideei zein besteei tratu bera emateko konpromisoa hartzen dute. Sei antolaketa hauen mendean dauden aterpeetan “elkarrekikotasuna” dago, hots, eskubide berak eta baldintza ekonomiko eta erabilerako berak dituzte. Beraz, Alemaniako, Austriako, Espainiako, Frantziako, Italiako eta Suitzako aterpeek, jada badute elkarrekikotasun-bide luzea, eta hemendik aurrera, Kataluniako Federazioa ez da barne egongo.