EMF-ren X. Bloke-Txapelketa, 2015

X CAMPEONATO DE BLOQUE DE LA EMF 2015EMFren X. Bloke Txapelketa 2015eko apirilaren 25ean, larunbatean, izango da, Ibarra kiroldegian, Aretxabaletako Udalaren babesean.

Euskal Herrian espezialitate horretan aritzen diren eskalatzaile onenek hartuko dute parte proban, eta 2015eko denboraldiko kirol-ikuskizun garrantzitsuenetako batez gozatu ahal izango dugu. Gainera, txapelketa hau Aretxabaletako kiroldegian kirol-espezialitate horretarako diseinatutako bloke-areto berrian izango da berriro ere.

Sariak

  • 1. sailkatuak Absolutua: Txapela + Domina + 250,00 €
  • 2. sailkatuak: Domina + 175,00 €
  • 3. sailkatuak: Domina + 100,00 €
  • 1. sailkatuak 20 urte artekoak: Txapela + Domina + 150,00 €
  • 2. sailkatuak: Domina + 100,00,-€
  • 3. sailkatuak: Domina + 75,00 €
  • 1. sailkatuak 18 urte artekoak: Txapela + Domina + 150,00 €
  • 2. sailkatuak: Domina + 100,00 €
  • 3. sailkatuak: Domina + 75,00 €
  • 1. sailkatuak 16 urte artekoak: Txapela + Domina + 150,00 €
  • 2. sailkatuak: Domina + 100,00 €
  • 3. sailkatuak: Domina + 75,00 €

PROGRAMA Larunbata: 2015eko apirilak 25.

  • 10:00etan: lehiakideei bizkarreko zenbakiak banatzea.
  • 11:00etan: Flash erako lehiaketaren hasiera.
  • 17:00etan: gazteen kategoriako finalak
  • 18:00etan: finalak. 20 urte artekoak / Absolutua

IZENA EMATEKO ORDAINDU BEHARREKOA: 15,00 €

IZEN EMATEA HEMEN: http://www.rockthesport.com/evento/bloqueemf2015

INFORMAZIOA

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
Errotaburu Pasealekua 1, 3.a
Telefonoa: 943 474 279
20.018 DONOSTIA
Emaila: zuzendaritza@emf-fvm.com
www.emf-fvm.com

OHAR GARRANTZITSUAK

Proba honetan federatuek soilik har dezakete parte, eta aurtengo federatu lizentzia aurkeztu beharko dute lehiakideek; federatuta ez dauden pertsonek ezingo dute partehartu.izena emateko epea apirilaren 22an, asteazkenean, 24:00etan,amaituko da.

Egun horretatik aurrera, ezin izango da izena eman.