Mendi-kirolen teknikari-postuaren hornikuntzarako deialdiaren oinarriak

MENDI-KIROLEN TEKNIKARI-POSTUAREN HORNIKUNTZARAKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena— Deialdiaren Arrazoia

Oinarri hauen arrazoia, mendi-kirolen teknikari-postuaren hornikuntzarako merezimendu-lehiaketa arautzea da.

Bigarrena— Lanpostua

  1. Postuaren izendapena: Mendi –kirol Teknikaria.
  2. Mota: Jardunaldiaren % 50erako langilea.
  3. Hornidura-sistema: Izaera espezifikoko merezimendu-lehiaketa.
  4. Postuaren funtzioak: Instrukzioa, ikasketa,animazioa, entrenamendua edo prestaketa pertsonala, kontrola, gidaria, akonpainamendua eta edozein kirolariren edo kirolari-taldearen gaineko antzeko funtzioak, aipaturiko jarduera kirol-lehiaketara zuzendua ez dagoenean. Txostenak, memoriak eta proiektuak landuko ditu, eta Bizkaiko Goi-Mendi Eskola eta eskola-Kirolaren zuzendariaren lana osatuko du.
  5. Ordainketa, urtean 8400€ gordin izango da gehi asteburuan egindako jarduerengatik ordaintze osagarria.

Hirugarrena— Parte-hartze baldintzak

Baldintzak eskaeraren aurkezpenaren unean izan behar dira eta lehiaketako postuaren esleipenera arte mantendu.

  1. Kirol-Teknikari Titulua edukitzea.
  2. Gutxienez azken bi urteetan Euskal herrian Federatua egotea eta lizentzia eguneratua izatea
  3. Informatikako goi-maila edukitzea (Excel, Word, posta elektronikoa, Google Earth eta Garmin Base Camp).
  4. Euskara.

Laugarrena— Eskaeren aurkezpena

Merezimendu-lehiaketa honetan parte hartzeko eskaerak: BMF-eko bulegoetan (Martín Barua Picaza, 27-4ªplta.) edo info@bmf-fvm.com helbide elektronikora, otsailaren 20tik martxoaren 5era arte, hau barne, aurkeztu ahal izango dira. Epetik kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuak izango.

Eskaerarekin batera hurrengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

  • NAN-aren kopia.
  • Postua lortzeko eskatzen den Tituluaren kopia.
  • Eguneratutako Federazio-Lizentziaren kopia.
  • Lehiaketa deialdi honetan bere balioespenerako argudiatzen diren merituen zerrenda eta akreditazio-dokumentuen kopia.

Lehiaketa honetan parte hartzeak, datu-pertsonalen babes kontuetan indarreko araudiaren arabera nahitaezko argitalpenetan aurkezten diren pertsonak identifikatzeko baimena atomatikoki ekarriko du.

Hautapen-prozesu oro arautzen duen publikotasun-printzipioaren ondorio bezala, bere datuen erabilera onartzen ez duen izangaiaren eskaerarik ez da jasoko, halaber, sarbide-eskubideak defendatu nahi diren kasuetan, zuzenketaren bat egiteko, indargabetzeko eta aurkakotasunen bat aurkezteko, hauek deialdiaren arduradunari zuzentzeko aukera dagoela informatuko da.

Bostgarrena— Balioespena

Zuzendaritza-Batzordeak independentzia osoz, zuhurtzia teknikoz eta objektibotasunez jokatuko du, halaber, bere proposamenak BMF–arekin uztartuak izango dira eta erabakiak berekin ekarri behar izango dira. Balioespenerako, Zuzendaritza-Batzordeak, aholkulari gisa joka dezakeen adituren baten laguntza eskatu ahal izango du, honen hitza kontuan izanik baina ez botorik.

Seigarrena— Meritu-balioespena

  1. Lehen oinarria: Izaera orokorreko merituak: Izangaia lehiaketa-postuaren esleipenduna izatera heltzeko, 5 puntuko edo gehiagoko kalifikazioa lortu behar du, hau da, lehen fase honetan jarritako minimoa.
  2. Titulu akademikoak:
    1. Mendi-kirol Goi-Teknikaria 3 puntu.
    2. Mendi-kirol Teknikaria 2 puntu.
    3. Kirol-Teknikari tituluaren Gradu Ertainaren Hasierako Zikloaren ziurtagiria puntu 1.
    4. Jarduera Fisikoan eta Kiroleko beste titulu Unibertsitario batzuk : 0.50 puntutik, puntu 1era.
    5. Lehen SorospenTitulua: Puntu 1.
    6. Federazioek zein erakunde ofizial batek antolatua, emana edo homologatutako eta behar bezala akreditatutako Prestakuntza-ikastaro bakoitzagatik 0,20 puntutik puntu 1era. Hauen iraupena hogei ordu edo gehiagokoa izan behar da (20), eta ondoren aipatzen diren materiei buruz jardun behar dute. Ikastaroetan jorratu behar eta balioetsiko diren postuaren funtzioekin erlazionatuak dauden gaiak: izaera orokorreko erreminta ofimatikoen ezaguera eta esperientzia, GPS-a programak.
    7. Euskara-ezaguera:
      1. PL2-a edo goi-maila izatea egiaztatzeagati: Puntu 1.
      2. Elkarrizketa pertsonalean Euskaraz hitz egiteko eta idazteko gaitasuna akreditatu ahal izango da, kasu honetan kalifikazioa 0,50 puntukoa izango da.
  3. Antzinatasuna: Edozein federaziotan, elkartean, mendi-klub edo beste talde ezagunean jardun izanak, ondoren aipatzen den bezala balioetsiko da:
    1. Mendi-kirol Goi-Teknikari bezala aritzetagatik, urte bakoitzeko 0,50 puntu lor daitezke, 4 puntu gehienez lortu arte.
    2. Mendi-kirol Teknikari bezala aritzetagatik, urte bakoitzeko 0,25 puntu lor daitezke, 3 puntu gehienez lortu arte.
  4. Elkarrizketa Pertsonalak 4 puntuko kalifikazioa izango du gehienez.

Zazpigarrena— Lehiaketaren Garapena

Parte-hartzeko eskaeren aurkezpen epea bukatuta, BMF-aren Zuzendaritza-Batzordera zuzenduko dira, honek, deialdian eskatutako baldintzak bete direla frogatu ondoren, parte-hartzaileek argudiatutako merituak bi fasetan balioets ditzan:

  1. Lehen fasean seigarren oinarrian aurrez ikusitako merituak balioetsiko dira, B eta C, ataletan. Zuzendaritza-Batzordeak argudiatutako merituen balioespena igorriko du eta Federazioaren webean argitaratuko da.
  2. Elkarrizketa pertsonala, D atala.

Ondoren, Zuzendaritza-Batzordeak akordio batera heldu eta deitutako postuaren esleipena, kalifikaziorik handiena lortu duenari aho batez proposatuko dio, (B + C) + D faseak gehituz, deialdian eskatutako minimoaren berdina edo gehiagora heltzen bada.

Esleipen-akordioa eta ondoriozko zerrenda BMF-FVM-aren web-orrian eta Facebook-en argitaratuko dira. Parte-hartzaileak, aipaturiko akordioaren kontra bere kexa aurkeztu ahal izango du, aipatutako argitalpenaren hurrengo egunetik hiru egun balioduneko epean, Zuzendaritza-Batzordeak erreklamazioa ebazteko.

Zortzigarrena— Erabakia

Balioespena eginda eta bere kontrako kexak ebatzita, Zuzendaritza-Batzordeak, azkeneko kalifikaziorik handiena lortu duenarengan izendatuko du esleipena. Honek fase guztiak gehituta (B + C) + D, eskatutako kalifikazio minimoa edo gehiagokoa baldin badu.

Deskargatu