Mendieskola Kiroleko hasierako jaieguneko irteera

Salida

SalidaAurreko urriak 5 eta urriak 12 Mendieskola Kiroleko programaren hasierako jaieguneko irteerak ospatu genituen.

Saibigain (946 m) mendira joan ginen eta bertako paraje paregabeetaz gozatu genuen. Eta bertako lokatzetaz gozatu ere! Sekulako bide basatsu eta irristakorrak aurkitu genituen, baina lagun arteko giro paregabean magal haietan erraz ibili ginen.

Hemendik aurrera egutegiko irteera arruntekin jarraituko dugu.

Eskerrik asko bertara etorri zineten guztioi!

Salida