III. Block Master Beurko-Bagatza (Barakaldo) 2014

III Block Master Beurko-Bagatza

Kartela

Azkenengo urteotan egin dugun bezala, aurten ere, eskalatzaileok lekutxo bat izango dugu Beurko-Bagatzako jaietan. Txapelketa herrikoia izango da (irabazasmorik gabeko txapelketa, hain zuzen ere).

Urriaren 11an, larunbata, arratsaldeko 17.00etan hasiko da (inskripzioa 16.00 etan), bertan, bi kategorien (emakume zein gizonezko) partehartzaileek ekipamenduko taldeak proposatutako blokeak gainditu beharko dituzte.

Inskripzioa 10 euro izango da partehartzaile bakoitzeko, txapelketaren kamiseta barne.

Arratsaldeko 21.30ean sari banaketa egingo da. Kategoria bakoitzeko txapeldunek saria jasoko dute. Gainera, parte hartutako eskalatzaile guztiek, babesleek emandako materialaren zozketan egoteko aukera izango dute.

Gaueko 22.00etatik aurrera,  auzotik ibiliko gara Street Boulder Poteoa egiten. Ibilbidetik zehar, musika, poteak eta eskalada blokeak egongo dira.

Urriaren 12an, igandea, haurrek ere bere lekua izango dute. Goizeko 10.00etatik eguerdiko 14.00ak arte izango da (nagusien txapelketaren leku berberan). Eskalada blokeak eta sokak jarriko dira, dohainik izango da. Amaitzean, guztion artean zozketa bat egingo dugu.