BGMEk emandako harkaitz eskaladan hastapen ikastaroa

Curso BGMEAurreko irailak 20 eta 21, harkaitz eskaladan hastapen ikastaroa ospatu genuen.

10 laguneko taldea batu ginen eta Atxarteko harana bisitatu genuen. Nahiz eta nabarmenki alpinoa den harana izan, badaude ikasteko oso aproposak eta erosoak diren sektore onak ere bai.

Ikasleek interes eta motibazio agortezina erakutsi zuten, elkarri giro ona kutsatuz eta eskaladaren aparteko mundu honetan murgiltzeko gogo biziekin.

Eskerrik asko etorri zineten guztioi.

Curso BGME