Prentsa-Ohar garrantzitsua

Axari Trail Mendi Lasterketa – Mikel Garmendia Memorialaren II. edizioari buruzko Prentsa-Ohar Garrantzitsua.

EMFko  Zuzendaritza  Teknikoak  honako hauek argitu nahi ditu:

Axari  Trail  Mendi  Lasterketa-Mikel Garmendia  Memorialaren  II.  edizioan, 2014ko Mendi Lasterketen Euskal Herriko Txapelketarako  puntuagarria  denean, arazo  bat  gertatu  zen  gizonezkoen kategoria  absolutuan  sailkapenak  egiteko garaian. Hauxe da gertatutakoa:

Proba amaitu zenean, gizonezko kategoria absolutuko  sailkapeneko  lehenengo  hiru postuetan korrikalari hauek sartu ziren:

  1. Aritz Egea.
  2. Oier Ariznabarreta.
  3. Hassan Ait Chaou.

Goian adierazi denez, II. Axari Trail Mendi Lasterketa-Mikel  Garmendia  Memoriala puntuagarria  zen  Mendi  Lasterketen Euskal  Herriko  Txapelketarako,  baina txapelketa  horretako  sailkapenean sartzeko  nahitaezkoa  da  korrikalariak federatuta  egotea;  une  hartan,  probako bigarren  sailkatuak  federatuta  zegoela ziurtatu  zien  antolatzaileei  eta  epaileei (parte-hartzaile  batek  federatuta  dagoela esaten  badu  eta  ez  badu  federatu lizentzia  aurkezten,  72  orduko  epea  du EMFri  lizentziaren  kopia  igortzeko, aplikatutako  eta  onartutako  araudiaren arabera),  eta,  beraz,  normaltasun  osoz jokatu zen.

Astelehenean,  lehen  orduan,  probako bigarren  sailkatuak  –federatuta  zegoela ziurtatu  zuenak–  jakinarazi  zion  EMFko zuzendari  teknikoari,  arazoren  bat tarteko,  bere  klubak  ez  zuela  bere lizentzia izapidetu, eta, ondorioz, federatu gabe  zegoela;  informazio  berri  horretan oinarrituta,  korrikalari  horrek  bigarren postua  galdu  du  2014ko  Mendi Lasterketen  Euskal  Herriko  Txapelketako sailkapenean,  eta,  beraz,  aipamen  hori eta emandako domina kendu zaizkio, eta ez  du  jasoko  ezta  ere  sailkapen  horri dagokion diru-saria.

Sailkapenen  zerbitzuari  gizonezkoen kategoria absolutuko sailkapena aldatzeko agindua  eman  zaio.  Honela  gelditu  da, beraz:

  1. Aritz Egea.
  2. Hassan Ait Chaou.
  3. Abderrahim El Qayed Abboud.

EMFko  zuzendari  teknikoak  bere atsekabea  adierazi  nahi  du gertatutakoaren aurrean, eta jabetzen da Abderrahim  El  Qayed  Abboud korrikalariak  harentzat  ohorezkoa zatekeen  une  bat  galdu  zuela,  ezin  izan baitzuen  podiumera  igo, hala  bazegokion ere.

Beraz,  gorabehera  hori  zuzendu  nahian, EMFren  Mendi  Lasterketen  Egutegi Ofizialaren  barnean  korrikalari  horrek parte  hartuko  duen  hurrengo  proban podiumera  igotzeko  eskatuko  zaio Abderrahim  El  Qayed  Abboud korrikalariari,  2014ko  Mendi  Lasterketen Euskal  Herriko  Txapelketan,  gizonezkoen kategoria  absolutuan,  dagokion hirugarren  sailkapenaren  domina  jaso dezan.