Iurretako V. Mendi Martxa

Cartel

Kartela

Zaldai Mendi Taldeak Iurretako V. Mendi Martxa antolatuko du Irailaren 27, larunbatean. Urkiolako Parke Naturaletik igarotzen den ibilbidea izango da. Zailtasun tekniko gabe eta sasoian egonez gero ibilbidea arazorik gabe egiteko modukoa.

Irteera goizeko 8:00etan izango da Iurretako frontoitik. Martxak 29,3 km. izango ditu eta 1580m-ko gainbera positiboa. Iurretako frontoian hasi eta bukatuko da eta hurrengo tokietatik igaroko da:

  • Iurretako plaza
  • Tabira
  • Mendiola
  • Atxarte
  • Urkiola
  • Saibigain(942 m.)
  • Inungane
  • Leungane(1006 m.)
  • Mugarrikolanda
  • Katazka
  • Santa Lutzi
  • San Andres
  • Iurretako plaza

Izen ematea www.kirolprobak.com web orrian egingo da irailaren 1etik irailaren 25 gaueko 24:00ak arte, 8 eurotan. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da, martxaren irteera baino ordu bat lehenagotik aurrera, 10 eurotan.

Izena ematen duten lehen 400 parte hartzaileek opari bat jasoko dute.Martxa aurretik Kafea eta pastak hartzeko aukera egongo da.  Hornidura gune solido eta likidoa egongo da Urkiola eta Inunganen. Bestalde, Katazkan hornidura likidoa soilik egongo da.  Martxa bukatzean luntxa eta dutxatzeko aukera egongo da frontoian.

Ibilbidea behar bezala adierazita egongo da. Ibilbidean zehar osasun-zerbitzua egongo da.

Federatuta egotea gomendatzen da. Istripu edo ezbeharrik gertatzen bada ibilbidean zehar, antolakuntza ez da horren erantzule izango eta parte hartzaileek ez dute kalte ordainetarako inolako eskubiderik.

Naturarekiko errespetu osoa eskatzen da.