Nagusien egonaldia

Picos de Europa

Aurtengo uztaileko lehengo astean zehar, Mendieskola Kiroleko nagusien kategoriako jarduera egutegiari amaiera jartzen dion irteera ospatu genuen. Berau, 5 egunetan zehar, bakarrik eta Europako Tontorretako aterpetik aterpera egiten dugun zeharkaldia izan ohi da. Hala ere, denboraldi honetan oso eguraldi kaxkarra eta oraindik elur asko aurkitu izan dugu. Horregatik, zeharkaldiaren hirugarren egunean, Cainen autobusa hartu eta Palentziako Mendietarantz mugitu ginen baldintza hobeagoen bila.

Eguraldia nahiko eskasa eta hezea izaten jarraitu zuen, eta ez zigun Espigüeteko ekialdeko ertzetik gailurrera heltzen utzi. Baina hurrengo egunean eta hobekuntza txiki bat aprobetxatuz, Curavacas (2529 m.) handiaren gailurra zapaldu genuen. Laino artean goizean goizean zapaldutako gailur bakarti hura, urte oso bateko zeharkaldi eta igoerei amaiera jartzeko bukaera aparta izan zen. Datorren ikasturtean berriro errepikatuko dugun lagun artean emandako denboraldi ezin hobea hain zuzen.

Picos de Europa