Amaierako jaia

Amaierako jaia

Argazkia: Peio Arrieta

Aurreko maiatzak 18 Bizkaiko Mendi Federazioak kudeatzen duen Bizkaiko Foru Aldundiko Mendieskola Kirol programako ekitaldi jendetsuena ospatu zen. Egun honetan 800 pertsona baino gehiago elkartu ginen Sodupeko inguruetan mendizaletasunaren inguruko hainbat jardueretaz gozatzeko.

Amaierako jaia

Argazkia: Peio Arrieta

Goizean goizetik eta bi txandatan antolatuta, Grazaleko Bidezidor paregabeaz gozatu genuen. Sodupeko inguruak, haranak eta basoak ezagutzeko ibilbide aparta hain zuzen. Honen amaieran guztiontzako edari freskagarriak eta hainbat pintxo egon ziren. Ondo merezitako atsedena egin ondoren, gure mendizale gazteek mendiarekin erlazionatutako hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten: slackline-a, rokodromoa, orientazio tailer eta lasterketak, e.a. Era berean, argazki lehiaketako sariak eta urte osoan parte hartu zutenentzako opariak banatu ziren.

Datorren ikasturtera begira berriro hainbat jarduerekin bueltan izango gaituzue: igandeko mendi irteerak, eskalada tailerrak eta Bizkaiko Liga, orientazioa, mendian egonaldiak… Errepikatuko duzuen guztioi zein apuntatuko zareten lagun berrien zain izango gara.

Eskerrik asko!!

Amaierako jaia