Deiadar-mendien eguna 2014

Deiadar-mendien eguna 2014

Kartela

Aurten ere, DEIADAR-MENDIEN EGUNA antolatu dugu eta EKAINAREN 15ean izango da. GANEKOGORTAra igoko gara eta Pagasarrik egun-pasa ederra egingo dugu, eguraldia lagun.

MENDI-IBILALDIA Errekaldeko kiroldegitik (Bilbo) hasiko da goizeko 8etan. Ibilbidean zehar musika eta bertsoak entzun ahal izango ditugu eta eguerdiko 12etan mendiko gailurretik adarren soinua zabalduko dugu, ohitura zaharrari eutsiz. Gero, Pagasarrira itzuliko gara, giro ederrean zerbait jan eta edateko.

Animatu eta etorri adarren soinua entzutera!

Txostena.