Mendiko Segurtasunari buruzko tailerra

monte nevado

Helburu dugun mendi taldeentzako formazio ekimen ezbedinekin jarraituz, Mendiko Segurtasunari buruzko tailerra ospatuko dugula aurreratzen dizuegu.

Tailerra dohainik izango den arren, hura antolatzeko behar beharrezkoa da parte-hartzaile bakoitzaren datuak posta elektronikoz bidaltzea (izen-abizenak, mendi taldea, NAN posta elektronikoa).

Tailerraren amaieran etorrera egiaztagiria luzatuko da.

Izen-emate epea martxoak 24 amaitzen da eta mendi talde bakoitzeko lau lagun apuntatu daitezke.

Datak:

  • 1.go Saioa: martxoak 28 ostirala 19:00-tan.
  • 2. Saioa: apirilak 3 osteguna 19:00-tan.

Beste askoren artean hauek dira jorratuko diren gaiak:

  • Irteeren antolaketa (informazioa bilatu, eguraldia,…)
  • Beharrezko gutxiengo ekipamendua (propioa eta taldearena)
  • Parte-hartzaileei eman beharreko informazioa (lehenago, irteera ospatu bitartean eta amaieran)
  • Arrisku objetiboak
  • Emergentzia planak
  • Ezbehar eta istripuetan nola jokatu.
  • Taldearen gidaritza
  • E. a.