Zenbat urte hainbat mendi

Oinarrizko mendizaletasuna bultzatzeko Lehiaketa berria, FVM-BMFk asmatuta.

“Bizkaia” ataleko Euskal Herriko Mendien Katalogoan agertzen diren gailurren zerrendan oinarrituta, mendizale gazteenak mendiak igotzea nahi dugu eta gutxiago ezagutzen dira gailurrak mendizale guztioi ezagutaraztea.

Helburua zera da: gazteen artean mapen erabilera zabaltzea eta, bide batez, haiek beraiek aukeratutako mendi “ezezagunak” jakinaraztea beste mendizaleoi.

Bi gailurrak egun berberean igo behar dira, parte hartzaileak berak nahi duen ordenean, baina kontuan izanda bata Katalogokoa izan behar dela eta bestea ezin dela liburuxka honetan agertu.

9 eta 15 urtetik bitartekoek parte hartu ahal dute, biak barne, eta gero eta gazte gehiago animatzen bada, hobe.